Álvaro Alcalá Galiano
Álvaro Alcalá Galiano | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1873ko maiatzaren 21a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Paracuellos de Jarama, 1936ko azaroaren 27a (63 urte) |
Heriotza modua | : bala zauria |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | José Jiménez Aranda (en) Joaquín Sorolla Antonio Lekuona Adolfo Guiard Larrauri |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Kidetza | Royal Cavalry Armory of Zaragoza (en) |
Genero artistikoa | kostunbrismoa |
Álvaro Alcalá Galiano Bildosola (Bilbo, 1873ko maiatzaren 21a - Paracuellos de Jarama, 1936ko azaroaren 27a) euskal dekoratzaile eta margolaria izan zen[1].
Antonio Lekuona eta Adolfo Guiardekin hasi ondoren, Madrilen ikasi zuen. Acción Española aldizkariarentzat lan egiten zuenez, Paracuellosko sarraskian erail zuten[2].
Ibilbide
Gaztea zela Parisera joatea proposatu zioten Leon Bonnat maisuarekin trebatzera. Dena den, bere familiak nahiago izan zuen Madrilen ikas zezan eta, hala, Espainiako hiriburuko Jiménez Arandaren estudioan hasi zuen bere prestakuntza eta beranduago Joaquín Sorollarekin hasi zen, haren ikasle nabarmenetako bat izan zelarik. Hurrengo urteetan zenbait erakusketa antolatu zituen Bilbon nahiz Donostian eta Espainiako Margolari eta Eskultoreen Elkartearen presidente izendatu zuten.
1902an Bretainia, Holanda eta Alemaniara bidaiatu zuen bere estiloa gehiago garatzeko probestuz Margolari gisa, ohitura eta generoko iruditegian zentratu zen. XX. mendearen lehen erdiko paisaia eta horma- margolaritzaren adierazgarri nabarmenetakoa izan zen.
Espainiako Guerra Zibilaren baitan, errepublikazaleek Jaramako Paracuellosen fusilatu zuten 1936an.
Galeria
- Después de la vendimia (1930)
Erreferentziak
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Álvaro Alcalá Galiano. .
- ↑ El Correo: El pintor de Paracuellos[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
- Datuak: Q2889606
- Multimedia: Álvaro Alcalá Galiano y Vildósola / Q2889606
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |