Ēvī Upeniece

Ēvī Upeniece
Bizitza
JaiotzaRiga, 1925eko abuztuaren 22a
Herrialdea Letonia
Heriotza2024ko abuztuaren 29a (99 urte)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta portraitist (en) Itzuli

Ēvī Upeniece (Riga, 1925eko abuztuaren 22a – 2024ko abuztuaren 29a) letoniar eskultorea izan zen.

Bizitza

Eduards Upenieks letoniarraren eta Leida Upeniece (Oinas) estoniarraren alaba, Ēvī Upeniece Rigan jaio zen 1925eko abuztuaren 22an[1].

1944tik 1946ra Rigako Arte Ederren Eskolan ikasi zuen eta 1952an Letoniako Arte Akademian graduatu zen Teodors Zaļkalns eskultorearen zuzendaritzapean[1].

1952tik 1980ra Māksla konbinatuan lan egin zuen eta 1964tik 1977ra Rigako 45. eskolako zeramikagintza taldean irakatsi zuen. 1953az geroztik erakusketetan parte hartu zuen eta 1957an Letoniako Artisten Batasuneko kide egin zen. Bere lanak Letoniako Sobietar Errepublika Sozialista, Sobietar Batasun osoan eta nazioarteko mailako erakusketetan aurkeztu ziren[1]. 2021ean, Hiru Izarren Ordena jaso zuen[2].

Erretratuak eta dekorazio-eskulturak landu zituen batez ere. Erretratu askotan emakumeak irudikatu zituen: Astrīda Kairiša (1975), Maija Tabaka (1976), Ausma Ziedone-Kantāne eta Vija Artmane (1977), Olga Lisovska (1979), Elza Radziņa (1981).

Vladimirs Rapiķis eskultorearekin ezkondu zen[3]. Seme bat izan zuten, Kārlis Rapiķis argazkilaria (1951-2003)[4].

2024ko abuztuaren 29an hil zen, 99 urte zituela[5].

Erreferentziak

  1. a b c (Letonieraz) Bremša, Laila. (2000). Māksla un arhitektūra biogrāfijās 3.sējums. Riga: Latvijas enciklopēdija ISBN 9984-00-361-2..
  2. (Letonieraz) «Par Triju Zvaigžņu ordeņa kavalieri iecelta Goda ādažniece, tēlniece Ēvī Upeniece!» Ādažu Novads 2021-08-21 (Noiz kontsultatua: 2024-08-29).
  3. (Letonieraz) Vanaga, Anita. «Liktenis četrās dimensijās» Diena 2016-09-16 (Noiz kontsultatua: 2024-08-29).
  4. (Letonieraz) «Fotogrāfs Kārlis Rapiķis» Timenote (Noiz kontsultatua: 2024-08-29).
  5. (Letonieraz) «Nedēļu pēc jubilejas mirusi tēlniece Ēvī Upeniece» Apollo 2024-08-29 (Noiz kontsultatua: 2024-08-29).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q50355817
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 6202812
  • ISNI: 0000000032405177
  • LCCN: n79017607
  • Wd Datuak: Q50355817