1917ko Bilboko errailetik irtetea
1917ko Bilboko errailetik irtetea | ||
---|---|---|
Mota | errailetik irtetea | |
Data | 1917ko abuztuaren 13a | |
Herrialdea | Espainia | |
Pertsona hilak | 5 | |
Pertsona zaurituak | 18 | |
1917ko Bilboko errailetik irtetea urte hartako abuztuaren 13an Bilbotik hiru kilometrotara izandako tren istripua izan zen.[1]
1917ko greba orokor iraultzailean trenbidean jarritako harri batzuen ondorioz Bartzelona-Bilborako posta-trena errailetatik irten zen. 5 hildako eta 18 eta 23 zauritu artean suertatu ziren.[2][3] Egun horietan, greba zela eta, ez zen egunkaririk egon kalean eta, beraz, zaila da gertatutakoaren zehaztasunak izatea. El Nervión egunkariaren arabera grebalariak izan ziren arduradunak; Indalecio Prietoren esanetan, ordea, ez zuten grebalariek egin baizik eta, gelditua ez izateko, trenak trenbide txar horretan zuen gehiegizko abiadurak eragin zuen.[4]
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q23656677
Artikulu hau Bizkaiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |