2017ko Manchesterreko atentatua

Manchester Arenako atentatua
Manchester Arenaren kanpoaldea 2010ean.
Datuak
Data2017ko maiatzaren 22a
Ordua22:30 p.m.
LekuaManchester Arenaren kanpoaldea, Manchester, Erresuma Batua
53°29′10″N 2°14′23″W / 53.48611°N 2.23972°W / 53.48611; -2.23972
Eraso motaBonba eraso suizida
Hildakoak23 (erasotzailea barne)
Zaurituak120tik gora
EgileaSalman Ramadan Abedi

Manchester Arenako atentatua, 2017ko maiatzaren 22an, Erresuma Batuko Manchester hirian dagoen Manchester Arena pabilioiaren kanpoaldean jazotako eraso terrorista bat izan zen[1]. Leherketa gaueko 22:33 aldera jazo zen, Ariana Grande estatubatuar abeslariaren kontzertuaren amairealdera. 23 hildako eta 120tik gora zauritu eragin zituen, horietako asko pabilioiko aldageletatik ateratzen ari ziren ikusleak. Kontzertura 18.000 lagun inguru bertaratuak zeuden, horietako asko haurrak eta nerabeak, abeslariaren zaletu nagusiak gazte jendea baitze, eta horietako asko beren gurasoak lagundurik.

Erasotzaile gisa Salman Ramadan Abedi 22 urtetako libiar jatorriko britainiar gaztea identifikatu zuten. Hurrengo egunean, Estatu Islamikoak bideo batean atentatuaren ardura aldarrikatu zuen[2]

2005eko uztailaren 7ko Londresko atentatuez geroztik Erresuma Batuan jazotako atentatu hilgarriena izan zen, Manchesterri dagokionez, Behin-behineko IRAk burututako 1996ko Manchesterreko atentatuaz geroztik hirian jazotako lehena.

Erreferentziak

  1. Estatu Islamikoak Manchesterreko atentatua aldarrikatu du, bideo batean. 2017ko maiatzaren 23a. Eitb.eus
  2. Estatu Islamikoak Manchesterreko atentatua aldarrikatu du, bideo batean. 2017ko maiatzaren 23a. Eitb.eus

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q30015850
  • Commonscat Multimedia: May 2017 Manchester attack / Q30015850

  • Wd Datuak: Q30015850
  • Commonscat Multimedia: May 2017 Manchester attack / Q30015850