Abílio Augusto Vaz das Neves
Abílio Augusto Vaz das Neves | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1965eko otsailaren 20a - 1971ko urtarrilaren 27a Elizbarrutia: Silli (en)
1938ko abenduaren 8a - 1965eko otsailaren 20a ← Luís António de Almeida (en) - Manuel de Jesus Pereira (en) → Elizbarrutia: Bragantza-Mirandako elizbarrutia
1933ko abenduaren 4a - ← José Bento Martins Ribeiro (en) - José Vieira Alvernaz (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Cochin (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | 1894ko ekainaren 8a | ||||||
Herrialdea | Portugal | ||||||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||||||
Heriotza | 1980ko martxoaren 7a (85 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Abílio Augusto Vaz das Neves (Ifanes, Portugal, 1894ko ekainaren 8a – Macedo de Cavaleiros, Portugal, 1980ko martxoaren 7a) portugaldar elizgizona izan zen.
Bizitza
Ifanes herrian jaio zen. Nerabezaroan Indiako ekialdeko kostaldeko São Tomé de Meliaporera joan zen eta bertako apaizgaitegian ikasi zuen[1].
1919ko abenduaren 7an apaiztu zen[2]. Barnetegiko zuzendaria, gero umezurztegiko zuzendaria ere izan zen eta Madraseko Emakumeen Unibertsitateko irakaslea ere izan zen[1]. 1933ko abenduaren 4an, Cochingo elizbarrutiko apezpiku izendatu zuten, eta 1934ko urtarrilaren 28an apezpiku ordenatu zen[2]. «Omnia possum in Eo qui me confortat» —euskaraz: «Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan»— leloa zuen[3][4].
1938an Bragantza-Mitandako elizbarrutiko apezpiku izendatu zuten eta Portugalera itzuli zen[2]. Rol garrantzitsua izan zuen Bragantzako hezkuntzaren garapenean[5]. Bi ikastetxe ireki zituen Bragantzan eta Mogadouron. Katekesia antolatu zuen elizbarrutiko parrokia guztietan. 1940an, Mensageiro de Bragança aldizkaria sortu zuen[1]. Gainera, Bragantzako katedral berriaren eraikuntzari ekin zion[6]
1965eko otsailaren 20an erretiratu egin zen eta Silliko apezpiku titular izendatu zuten[2].
1980ko martxoaren 7an hil zen[2]. Ifanesen lurperatu zuten, baina 2019ko ekainaren 8an gorpua Bragantzako katedralera eraman zuten[6].
Erreferentziak
- ↑ a b c (Portugesez) Pinto Castanheira, Manuel Luís. (2013). Para a História da Educação de Infância em Portugal: O caso de Bragança (1934-1986). Lisboa: Universidade de Lisboa, 245 or. (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) «Bishop Abílio Augusto Vaz das Neves» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
- ↑ Flp 4:13
- ↑ (Portugesez) Garcia Cordeiro, José Manuel. D. Abílio Augusto Vaz das Neves. 26 anos de episcopado em Bragança-Miranda (1939-1965). 125º aniversário do nascimento (8.6.1894 - 8.6.2019). , 2 or. (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
- ↑ (Portugesez) Pinto Castanheira, Manuel Luís. (2013). Para a História da Educação de Infância em Portugal: O caso de Bragança (1934-1986). Lisboa: Universidade de Lisboa, 176 or. (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
- ↑ a b (Portugesez) «Bragança-Miranda: Corpo de D. Abílio Vaz das Neves foi trasladado para a Catedral» Ecclesia 2019-06-08 (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
Kanpo estekak
- Datuak: Q16142222