Abenturazale

Egungo abenturazaleak muturreko tokietara joaten dira sarritan.
Marga Andurain, Lapurdiko abenturazalea.

Abenturazalea abenturak bilatzen dituen pertsona da. Abenturazalea ezagutzen ez dituen beste unibertsoetan edo errealitateetan sartzen den pertsona da. Helburu desberdinak izan ditzake: arriskuei aurre egitea, beste pertsonak ezagutu ez dituzten lekuak ezagutzea, emozioa...

Historian

Historikoki hitzak beste esanahi zuen. Lehen abenturazalea mertzenario antzeko militarra zen, armada batekin lotu gabekoa eta karrera militarra egin gabe, bere borondatez, gerrara joaten zena. Abenturazaleak Katilina, Allectus, Joan Salazar edo Konpainia Librearen kideak izan ziren.

Gaur egun

Erabat aldatu du esanahia eta egun ez dira gerrara joaten den jendea, abenturak eta esperientzia berriak bilatzen dituzten pertsonak baizik. Esaterako, Euskal Herrian, Marga Andurain, Jon Arretxe, Xebe Peña edo Jesus López de Dicastillo adibide egokiak izan daitezke.

Fikzioan

Abenturazaleen irudia asko landu da fizkioan. Zineman, esaterako, Indiana Jones edo Allan Quatermain aipa daitezke. Komien munduan Tintin. Bideo-jokoetan Lara Croft, literaturan Robinson Crusoe, Sandokan...

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Mertzenario
  • Abentura

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2873500
  • Commonscat Multimedia: Adventurers / Q2873500

  • Identifikadoreak
  • BNF: 150387459 (data)
  • GND: 4141017-8
  • LCCN: sh85001066
  • NKC: ph119523
  • AAT: 300236016
  • Wd Datuak: Q2873500
  • Commonscat Multimedia: Adventurers / Q2873500