Adierazle (kimika)
Kimikan adierazle esaten zaio ingurunearen aldaketa kimikoren baten arabera kolorez aldatzen den substantzia organikoari[1].
Disoluzio bati adierazle bat eransten bazaio analisi bat egiteko, hori pasatzen ari den bitartean aldaketa kimiko adierazgarri bat jazoten da, kolore-aldaketa gehienetan. Aldaketa horren intentsitatea edo indarra hainbat faktoreren arabera mudatuko da, azidotasun-konstantearen arabera esaterako. Kolorearen mudantzaren kasuan, aldaketa gertatzen da ionizatu gabeko substantziek kolore diferentea dutelako ionizatuarekin alderatuta.
Adierazle-motak
Lau adierazle-mota printzipal daude[2]
- Azido-base edo pH adierazleak. Pharen mudantza adierazten dute.
- Erredox adierazleak titulazioetan usatzen dira.
- Konplexumetria-adierazleak, disolbatutako ioi metalikoak detektatzeko baliatzen dira.
- Hauspeatze-adierazleak, disolbagarritasuna baloratzeko erabiltzen dira.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q2200407
- Multimedia: Chemical indicators / Q2200407