Agamunda

Agamunda edo Amunda Ataungo Aralarrean dagoen mendiska baten izena da, San Gregorio eta Aia auzoen artean kokaturik. Bere tontorretik gertu, mendebalderantz dagoen apalune batean, leize bat dago. Mendiskaren azpian Ergooene auzotxo eta ordeka daude. Aurrez aurre, Miruaitzatik Aitxua tontorretatik doan mendilerroan, hogei trikuharri inguru daude.

Sinismen ugari dago leize honen inguruan, haietako asko Euskal Herriko beste zenbait tokietako leizei lotutakoen antzekoak dira.

Elezaharrak eta sinesmenak

  • Hainbat ireluen bizilekua da, Mari bera barne. Kasu honetan Marimunduko da bertan bizi den Mariren numena. Gauza jakina baita herriz herri Mariren izena aldatzen baita nahiz eta pertsonai berbera izan.

Basajaunak eta Etsaiak Agamundoko leizearen bizitanleak omen ziren.

  • Bertakoek uste dute leizeak lotura daukala lur azpitik Andralizetako baserriko sukalde zein Eroone auzoko Arbeldiko zubiarekin. Hortaz baliaturik, sinesmen baten arabera, bertako basajaunak gauez Andralizeta baserriko sukaldetik sartzen ziren hango esnea edateko.
  • Arbeldi baserriko alabaren elezaharra:

"Arbeldi baserriko alaba bat, neskame zegoen Ataungo Aiako baserri batean. Larunbatero inguratzen zen bere familiko baserrira, eta bertan igande arratsalde arte egoten ohi zen.

Aiara itzultzeko ordua heltzen zenean, gogorik gabe eta nagi sentitzen zen, eta jarrera hori bere amarekiko istiluak sortzen zizkion.

Egun bat inoiz baino alperragoa zebilen gurasoen etxea uzteko Aiara itzultzeko, eta gainera iluntzen ari zen. Azkenean bere amak pazientzia agortuta, alaba madarikatu zuen, eta horrela lortu omen zuen etxetik ateratzea Aia aldera.

Bidean, Agamunda ondotik igarotzerakoan, leizearen sarreran hurritz bat ikusi zuen, urraz lepo zamaturik, eta gogoa sartu zitzaion zenbait fruitu jateko.

Hurritzra igo zen baina ahaleginetan zegoela labaindu eta leizera amildu zen.

Ez zen neska maleruxaren berririk izan denbora askotan, eta desagertutzat eman zuten, hara eta handik denbora batera, Ergone auzokek Arbeldi zubiaren azpiko haitz baten arraildura batetik gizaki baten beso erdia irteteten zela. Besotik tiraka hasi ziren, baina ahots batek zera esan zien; "Bakean utzi!, hori neurea da eta".

Elezaharraren beste aldaera baten arabera, Arbeldiaren zubi azpian atera zena desagertutako neskaren atzamar bat izan zen, justu eraztun bat zeukana[1].

  • Agamundako leizetik hurbil, Urkillaga bidegurutzea dago. Elezahar baten arabera, paraje hartan gauean izuargiak (hildakoak) agertzen omen dira, bere iljantzi bedeindakuak baten batek kenduko ote zizkion esperantzan. Kontatzen dutenez Andralizetako gizon bat kako batekin hara igotzen zen zenbait gauetan izuargiei iljantziak kentzeko.

Bibliografia

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.

Erreferentziak

  1. "Nosotros los vascos. Mitos , leyendas y costumbres" Lur argitaletxea, 1990. Bilbo

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2826401
  • Wd Datuak: Q2826401


mitologia Euskal Herriko mitologiako lekuak mitologia

Aballarri • Agamunda • Agerre • AitzgaiztoAitzpelarretaAizkomendi • Aizkorri • AizkultzetaAkelarre • Aketegi • Albi • Aloña • Alos dorreaAmabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturriArmorkora • Aralar • SorginetxeAskaataAskoaAta • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitzaDone Mikel Aralarkoaren santutegiaErrolan HarriaErronkariarren zubiaGaztelu zaharGaztelugatxeIpestikoarriIratiko oihanaIratiko San Salbatore baselizaIruñarriJentilarriJentilbaratza • Kanbelu • Kastrexanako zubiaTxindokiLezao haitzuloLigiko zubiaMondarrainMurumendi • Obantzungo leizea • OrhiSalbatore kaperaSaltarriSarako lezeakSemeolaSorginaren TxabolaTxurrumurruUrgeldiXorroxin ur-jauziaZugarramurdiko leizeak

  • i
  • e
  • a
Jainko-Jainkosak
Abelion • Aberri • AceioAegassisAeredaAgeionAghoAherbelsteAlarAlardossAlardost • Algassis • Ande • AnderexoAndosto • Aneto • ArardoArixoArmastoArpeninusArtehArthae • Arsilunnus • Asto IlunoAveranusAxoBaeserte • Baiase • Baiosis • BaikorrixBarsaBascei-AndossBeisirisBelgoBelisama • Benzozia • Bocco HarausoBoriennusCarpentusDahusDunzioEberrisEdelateEgeionElheErdaErditseErge • Erriape • Experceennius • Fagus .Gar • Harauso • Helasse • Herauscorritsehe • Horolat • Idiatte • IlixonIviliaLeheren • Lex • LurgorKagirisKantas NiskasMariOrtzi/Urtzi/OstriSexarborisStoiocusVaxusXuban
Izakiak
Aari • Ardi • AdarbakarAddar • Aiar • AdurAide-gaiztoAidegaxtoAideAidekoAidetitakoAitor • Aizpak • AkerAkerbeltzAlarabiAlarabieAmalurAmilamiaAnxo • Arruit • Astoa euskal mitologianAtarabi • Autzek • AxarkoBasajaunBasandereBehigorriBelagileBelekoBerezko • Beste Mutilak • Damatxo • DeabruEateEgoiEgu • Eguen • Eguzki AmandreEhiztari beltzaEkiEle • Eluaso • Erio • Errezabalgo aztiaErrolanEtxajaunEtsai • Etsaiak • Euzkibegi • Famerijelak • Frakazar • GaizkinaGaltxagorriGauargiGauekoGarGerixetiGizotsoaHarpeko Saindua • Hartza • Gorritxikiak • Heren • Herensuge • Herio • Idetargi • Iditu • Iduski-saindu • Ieltxu • IhiziIlazkiIlargi Amandre • Ilun • InkoIngumaIntxitxuIpotxak • Iratargi • Iratxo • Iraunsuge • Irel • IreluIreltxuIretargi • Iruztargi • Itsas laminakJaun ZuriaJentilakKaskarotKixmiKuusuLainaideLainogaixtoLaminak • Latasariak • Lehen • Lezekoandrea • Lur • LurgorMariMaide • Mairu • MaitagarriakMajuMakilakixkiMamarroMamurMariMartakMartin TxikiMarkitosMateo TxistuDone Mikel AralarkoaMikelatsMirokutanaMozorroakNumenÑañarri • Hodei • Olanoiko zakurraOlentzeroOrtziOstriOtsokoOstPatuakPatxi ErrementariaSorginSugaarSuganSugoiSorsainSorsainTartaloTorto • Traganarru (mitologia)• Txalgorri • Txorimalo • XaindiaYanagorriZaldiZezengorri
Lekuak
Agamunda • Agerre • AitzgaiztoAitzpelarreta • Aizkomendi • AizkorriAizkultzetaAkelarre • Aketegi • Albi • Aloña • Alos dorreaAmabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturriArmorkora • Aralar • SorginetxeAskaataAskoaAta harana • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitzaDone Mikel Aralarkoaren santutegiaErrolan HarriaErronkariarren zubiaGaztelu zaharGaztelugatxeIpestikoarriIratiko oihanaIratiko San Salbatore baselizaIruñarriJentilarriJentilbaratza • Kanbelu • Kastrexanako zubiaTxindokiLezao haitzuloLigiko zubiaMondarrainMurumendi • Obantzungo leizea • OrhiSalbatore kaperaSaltarriSarako lezeakSemeolaSorginaren TxabolaTxurrumurruUrgeldiXorroxin ur-jauziaZugarramurdiko leizeak
Kondairak
Ipuinak
Jaiak
Bestelakoak
Aizkora (mitologia) • Amets • ArgizaiolaArmorkoraAgotakEguzkiloreHilarriIdinarru • Kutxa • Kutunak • Mairu baratzMakilaMugarriLauburuTrikuharriZutarri
Izaki mitologikoen zerrenda • Mitologiako lekuen zerrenda • Kondaira guztien zerrenda • Sorginkeria Euskal Herrian