Agapanthia cardui
Agapanthia cardui | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Leinua | Agapanthiini |
Generoa | Agapanthia |
Espeziea | Agapanthia cardui Linnaeus, 1767 |
Agapanthia cardui Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1767an deskribatu zuena. Europa hegoaldean eta erdialdean hedaturik dago[1], Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].
Deskribapena
Kakalardo txikia da, 9-12 mm neurtzen ditu[3]. Kolorez nahiko aldakorra izan daiteke, baina normalean beltza da, orban berdeak dituena eta ile finez estalita dagoena. Lerro zuri-horixka batek zeharkatzen du gorputza[3]. Gorputza bera estua eta luzea da.
Antenak oso luzeak dira, gorputza baino luzeagoak, eta 12 artikulazio dituzte. Kolorez ilunak dira baina artikulazioak argiak dira[4].
Habitata
Ingurune lehorrak atsegin ditu[1] eta kardutaz elikatzen da, hortik cardui izena.
Bizi zikloa
Helduak martxoa eta uztaila artean ikusten dira. Karduetan eta orburuetan ikustea ohikoa da[3]. Lorez lore egiten dute hegan eguzki betean. Kardu espezie ezberdinetan arrautzak jartzen ditu emeak eta haien zurtoinetan urtebetez garatzen dira beldarrak[1].
Iruditegia
- Alboko ikuspegia.
- Bikotea kopulan.
- Burua.
Erreferentziak
- ↑ a b c «Longicornio de los cardos | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ a b c «Guía Visual de la Biodiversidad de Navarra» www.guiavisual-gorosti.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ (Katalanez) Banyarriquer dels cards – El medi natural del Bages i del Moianès. (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
Kanpo estekak
- Datuak: Q2557363
- Multimedia: Agapanthia cardui / Q2557363
- Espezieak: Agapanthia cardui