Agurtzane Egiluz

Agurtzane Egiluz

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1997ko apirilaren 18a (27 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakgurpil-aulkiko saskibaloi jokalaria
Parte-hartzailea
  • Wheelchair Basketball World Championship (en) Itzuli
    wheelchair basketball at the 2020 Summer Paralympics – women's tournament (en) Itzuli
    wheelchair basketball at the 2024 Summer Paralympics – women's tournament (en) Itzuli

Agurtzane Egiluz Ibarguen (Gasteiz, 1997ko apirilaren 18a -) saskibaloi jokalari paralinpiko arabarra da, gurpil-aulkiaren 3.0 mailan ibiltzen da.[1]

Lau ahizpetan gazteena da, eta, senideen bideari jarraituz, saskibaloian hasi zen gaztetxotan. 14 urterekin, baina, ikastolako autobusarekin izandako istripu batek kirola uztera behartu zuen. Gasteizko Zuzenak kluba ezagutu zuenean itzuli zen saskibaloira, gurpil aulkiaren gainean. 2017-2018 denboraldian egin zuen lehen talderako jauzia, eta Ohorezko Mailarako igoera lortu zuten hurrengo urtean.[2][1]

Ligan, Zuzenak taldearekin jokatzen du, eta Espainiako selekzioarekin aritu da nazioartean.

Paralinpiar jokoak

2020ko Udako Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen. 2021ean Tokioko Paralinpiar Jokoetan zortzigarren postua eskuratu zuten, eta, 2024ko abuztuan, Pariskoetara joango da. Aldi berean, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua egin zuen, eta orain lanean ari da finantza erakunde batean.[1]

Ibilbidea

2017tik Fundación Vital Zuzenak

Erreferentziak

  1. a b c Garmendia Etxeberria, Aitor. (2024-07-20). «Zuzi olinpikoaren keak uzten duen lorratzaz» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-07-23).
  2. Agurtzane Egiluz. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q85120174
  • Wd Datuak: Q85120174