Al-Kamil

Al-Kamil

Irudi gehiago
Damaskoko sultan

1238 - 1238
Egiptoko sultan

1218 - 1238
Al-Adil I.a - Al-Adil II (en) Itzuli

Egiptoko erregeorde

1200 - 1218
Bizitza
JaiotzaKairo, 1180
HerrialdeaAiubtar leinua
Talde etnikoaEtnia kurdua
HeriotzaDamasko, 1238ko martxoaren 6a (57/58 urte)
Familia
AitaAl-Adil I.a
Ezkontidea(k)Q85873125 Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • As-Salih Najm al-din Ayyub (en) Itzuli
    Al-Adil II (en) Itzuli
    Al-Mas'ud Yusuf (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Al-Mu'azzam Isa (en) Itzuli
    Al-Ashraf Musa (en) Itzuli
    As-Salih Ismail (en) Itzuli
    Al-Awhad Ayyub (en) Itzuli
    Dayfa Khatun (en) Itzuli
    Al-Muzaffar Ghazi (en) Itzuli
LeinuaAiubtar leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakagintaria eta buruzagi militarra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa

Al-Kamil Muhammad al-Malik (arabieraz: الكامل محمّد الملك‎al-Kāmil Muḥammad al-Malik; 1180 – 1238ko martxoaren 6a) Egipto eta Siriako sultana izan zen ayyubtarren dinastiakoa Goratua izan zen bi gurutzadatan borrokatu zuelako, baina, era berean, kritikatua Jerusalem kristauei emateagatik.

Biografia

Al-Adil sultanaren semea zen eta, beraz, Saladin I.aren iloba.

1218an, Bosgarren Gurutzadan Damiettako setioan hiria babestu zuen eta bere aita han hil zenean, sultan bihurtu zen.[1]

Al-Kamilek bake eskaintzak egin zizkien gurutzadetara joandakoei, Aita Santuaren legatua zen Pelagio kardinalak ezetsi zituenak, gerra santua egin nahi zuelako nahi eta nahi ez. Al-Kamilek Jerusalem eskaini zien, harresiak berreraikitzea eta Gurutze Santuaren itzulera (ez zeukan arren). Al-Kamilek Asisko Frantziskorekin negoziatu zuen, bakea egiteko.[2]

Al-Kamilek Damietta galdu zuen 1219ko azaroan gurutzatuen esku. Sultana al-Mansurah gotorlekura joan zen, Damiettatik hurbil zegoena.[3] Gerra geldi geratu zen 1221era arte, al-Kamilek berriro bakea eskaini zien gurutzatuei, baina berriro ezezkoa eman zioten arte.[3] Hori horrela, gurutzatuak hegoaldera joan ziren, Kairororantz, baina Al-Kamilek urtegiak ireki zituen eta Niloak gainez egin zuen eta gurutzatuek, ezinbestean, suetena onartu zuten zortzi urtez. Al-Kmailek irailean berreskuratu zuen Damietta.[1][3][4]

Hurrengo urteetan, al-Muazzam anaiarekin elkarbanatu zuen gobernatzeko boterea: anaiak Sirian agindu zuen eta Al-Kamilek Egipton. Seigarren Gurutzada prestatzen ari zenez Frederiko II.a Hohenstaufen enperadorea, Al-Kamilek Jerusalem eskaini zion, Egipto eta Siria arteko estatu tapoia sortzeko.

Al-Muazzam 1227an hil zen, enperadore kristauaz hitzarmena egiteko beharra bertan behera utzi zuena, baina ordurako Frederiko II.a Ekialdera iritsia zen. Al-Kamilen eta bere beste anaia al-Ashrafren artean banatu zituzten Al-Muazzamen aginte lekuak: Palestina osoa eta Transjordaniarekin geratu zen Al-Kamil eta Siriarekin al-Ashraf.[4]

1229ko otsailean, Al-Kamilek hamar urteko su-etena negoziatu zuen Frederiko II.arekin eta Jerusalem eta Leku Santuak eman zizkien kristauei; musulmanek eta juduek debekaturik izan zuten hirira sartzea, leku sakratuetara joateko ez bazen: Arrokaren Kupula eta Al Aksa meskitara.[5] Kristauek 1187tik ez zuten izan Jerusalem (Saladin I.ak hartu zuenetik) eta, horregatik, Al-Kamilek ez ien utzi harresiak berreraikitzen.[5] Hitzarmenak kristau eta musulman askoren aurkakotasuna jaso zuen: Jerusalemgo patriarka latindarrarena, besteak beste. Hamar urte horietan Al-Kamilek bakea izan zuen kristauekin, baina seljuktarrekin eta khwarezmdarrekin borrokan aritu zen.[6]

1238an hil zen. Bere seme as-Salih Ayyub eta Al-Adil II.a izan ziren ondorengo Sirian eta Egipton hurrenez hurren, baina laster gerra zibila hasi zen. 1239an Federico II.arekin egindako su-etena amaitu zen eta ayyubtarren esku itzuli zen Jerusalem khwarezmdarrek 1244an hartu zuten arte.[4]

Erreferentziak

  1. a b Humphreys, R. Stephen. (1977). From Saladin to the Mongols: The Ayyubids of Damascus 1193-1260. SUNY Press ISBN 978-0873952637..
  2. Tolan, John V. (2009). Saint Francis and the Sultan: The Curious History of a Christian-Muslim Encounter. Oxford: Oxford University Press.
  3. a b c Riley-Smith, Jonathan (ed.). (1990). The Atlas of the Crusades. Times Books, 94 or..
  4. a b c Álvarez, Jorge. (2020-07-17). Al-Kamil, el sobrino de Saladino que se entrevistó con San Francisco de Asís y cedió Jerusalén a los cristianos. In La Brújula Verde. .
  5. a b Abulafia, David. (1999). The New Cambridge Medieval History: Volume 5, c.1198-c.1300. Cambridge University Press, 576 or..
  6. Crusades In Britannica Online Encyclopedia. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q293464
  • Commonscat Multimedia: Al-Kamil Muhammad al-Malik / Q293464

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 50020150
  • ISNI: 0000000106771082
  • BNF: 133438701 (data)
  • GND: 118720589
  • LCCN: n2006094537
  • NKC: jx20101123018
  • SUDOC: 050161245
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q293464
  • Commonscat Multimedia: Al-Kamil Muhammad al-Malik / Q293464