Alava lurmuturra
Alava lurmuturra | |
---|---|
Mota | lurmutur eta harkaitz |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°10′00″N 124°44′12″W / 48.16667°N 124.73661°W / 48.16667; -124.73661 |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Washington |
Washingtoneko konderri | Clallam konderria (Washington) |
Babestutako-eremua | Olympic Parke Nazionala |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Alava lurmuturra (gaztelaniaz: Cape Alava) Ameriketako Estatu Batuetako Washington estatuaren Clallam konderrian dagoen lurmuturra da. Ozeano Barean dago eta Estatu Batuetako kontinente-puntu mendebaldetarrena da nahiz eta horren inguruan eztabaida izan. Toki horretan Olympic parke nazionala eta Ozette amerindiar erreserba daude.
Izena
Izenak Jose Manuel Alaba (1743-1794) militar gazteiztarra gogorarazi nahi du: Alabak Nootkako gatazkaren konponbidean komisionatu gisa hartu zuen parte.[1]
Hojun Maru kasua
1834 hasieran, japoniar ontzi batek, Hojun Maruk, Araba lurmuturrean lurra jo zuen, 14 hilabetez Ozeano Barean zehar ibili ondoren. Edora arroza garraiatzeko bidaia bat eginda, ekaitz batek eraman zuen haraino. Araba lurmuturrera iritsi zenean, tripulatzaileetako hiru baino ez zeuden bizirik. Ondoren, makah indiarrek esklabo egin eta zaindu zituzten. Otokichi Japoniako naufrago bat izan zen, beranduago nolabaiteko garrantzia lortu zuena.
Erreferentziak
- ↑ Phillips, James W. (1971). University of Washington Press, ed. Washington State Place Names. 5 or. ISBN 0-295-95158-3.
Ikus, gainera
- Jose Manuel Alaba
Kanpo estekak
- Datuak: Q1034275
- Multimedia: Cape Alava / Q1034275