Alderantzizko zenbaki

y = 1/x alderantzizko funtzioaren bidez, x-ren balio bakoitzeko (ardatz horizontala), 0-rako izan ezik, y-k (ardatz bertikala) alderantzizko zenbakia adierazten du.

Matematikan, x zenbaki baten alderantzizko zenbakia 1x edo x −1 adierazitako beste zenbaki bat da, zeina bider x eginez gero 1 ematen duen.

0 zenbakiak ez du alderantzizko zenbakirik. Edozein zenbaki konplexuaren alderantzizko zenbakia zenbaki konplexua ere da. Edozein zenbaki errealen alderantzizko zenbakia zenbaki erreala ere da eta edozein zenbaki arrazionalena arrazionala ere.

Adibideak

  • 5 {\displaystyle 5\,} zenbakiaren alderantzizkoa zenbaki arrazionalen multzoan 1 5 {\displaystyle {\frac {1}{5}}\,} edo 0,2 da.
  • 3 8 {\displaystyle {\frac {3}{8}}\,} zenbakiaren alderantzizkoa 8 3 {\displaystyle {\frac {8}{3}}\,} da.
  • i zenbaki irudikariaren alderantzizkoa -i da, zeren i·(-i)=1 baita.

Ikus, gainera

  • Alderantzizko elementua
  • Aurkako elementua
  • Zatiketa
  • Zatikia

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q216906
  • Wd Datuak: Q216906