Aldo van Eyck
Aldo van Eyck | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Driebergen (en) eta Driebergen-Rijsenburg (en) , 1918ko martxoaren 16a |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Heriotza | Amsterdam eta Loenen aan de Vecht (en) , 1999ko urtarrilaren 14a (80 urte) |
Familia | |
Aita | Pieter Nicolaas van Eyck |
Ezkontidea(k) | Hannie van Eyck |
Hezkuntza | |
Heziketa | ETH Zürich Sidcot School (en) |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, unibertsitateko irakaslea eta eszenografoa |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Delfteko Unibertsitate Teknikoa (1966 - 1984) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Aldo van Eyck (Driebergen, 1918ko martxoak 16 – Loenen aan de Vecht, 1999ko urtarrilak 14) nederlandar arkitektoa izan zen, Herbehereetako estrukturalismoaren aitzindaria. .
Biografia
Pieter Nicolaas van Eyck poeta eta filosofoaren semea zen. Britainia Handian igaro zuen haurtzaroa eta nerabezaroa, baina Hagan eta Zürichen egin zituen goi-mailako ikasketak 1935-1942 bitartean. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Amsterdameko Herri Lanetako Sailarentzat egin zuen lan. Zenbait bidaia egin zituen Afrikara, eta arrazionalismoari buruzko bere ikuspegi kritikoa areagotuz joan zen haietan.
X. Arkitektura Modernoko Nazioarteko Biltzarra, 1956an, arkitekto gazte erradikalek antolatu zuten, Van Eyck tartean, eta Team X izena hartu zuten. Hurrengo urteak izan zituen emankorrenak; bere proiektuek, bere testu eztabaidatuek eta irakaskuntzak 1970 ondoko urteetako arkitektoen erreferentzia-puntu nagusietako bat bihurtu zuten.
Bere arkitekturak lekua eta abagunea ezarri nahi zituen espazioaren eta denboraren lekuan, Herbehereetako tradizio neoplastikoarekin bat eginez. Hortik sortu zen Herbehereetako estrukturalismoa, ordena geometrikoa mugimenduaren eta erkidegoko bizitza aldakorraren zerbitzura jartzen duena. Arkitektura-molde horretako eredu nagusia Amsterdameko umezurztegia izan zen, 1960an amaitua. Maisulan horren ondoren, Pastoor van Ars elizaren proiektua egin zuen, Hagan, eta eskulturen pabiloia, Arnhemen. Hurrengo hamarraldian, Amsterdameko ama eta haurren egoitza eraikiarazi zuen, geometria konplexu eta kolore biziko eraikuntza. Baina bere karrerako obrarik nagusia Noordwijkeko Espazioaren Europar Agentziaren egoitza izan zen, 1980 ondoko urteetan egina.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aldo van Eyck |
- i
- e
- a
- Ralph Erskine (1983/4)
- Fumihiko Maki / Giancarlo De Carlo (1988)
- Frank Gehry / Jørn Utzon / Denys Lasdun (1992)
- Frei Otto / Aldo van Eyck (1996/7)
- Álvaro Siza Vieira (2001)
- Jean Nouvel (2005)
- David Chipperfield / Peter Eisenman (2010)
- Eduardo Souto de Moura (2013)
- Phyllis Lambert (2016)
- Vladimir Horowitz / Olivier Messiaen / Josef Tal (1982)
- Isaac Stern / Krzysztof Penderecki (1987)
- Yehudi Menuhin / Luciano Berio (1991)
- Zubin Mehta / György Ligeti (1995/6)
- Pierre Boulez / Riccardo Muti (2000)
- Mstislav Rostropovitx / Daniel Barenboim (2004)
- Giya Kancheli / Claudio Abbado (2008)
- Plácido Domingo / Simon Rattle (2012)
- Jessye Norman / Murray Perahia (2015)
- Marc Chagall / Antoni Tàpies (1981)
- Jasper Johns (1986)
- Anselm Kiefer (1990)
- Gerhard Richter (1994/5)
- Louise Bourgeois (2002/3)
- Michelangelo Pistoletto (2006/7)
- Rosemarie Trockel (2011)
- Eduardo Chillida (1984/5)
- Claes Oldenburg (1989)
- Bruce Nauman (1993)
- James Turrell (1998)
- Louise Bourgeois (2002/3)
- Michelangelo Pistoletto (2006/7)
- Olafur Eliasson (2014)
- Datuak: Q444571
- Multimedia: Aldo van Eyck / Q444571