Alegrantziaren aldeko konjura

Alegrantziaren aldeko konjura
Gose (musika taldea)en musika-lana
Egilea(k)Gose (musika taldea)
Argitaratze-data2014
IzenburuaAlegrantziaren aldeko konjura
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Honen parte daOlatu arteko txalupa arraroa
HitzakJoseba Sarrionandia
Bestelako lanak
MusikagileaGose (musika taldea)

Alegrantziaren aldeko konjura Gose taldeak Joseba Sarrionandiaren hitzekin sortutako abestia da.[1] 2014an Gosea taldeak argitaratutako Gosariak diskoan plazaratu zuten.[2][3] 2015eko Korrika kulturalaren barruan aritu ziren kontzertuan ematen Euskal Herrian zehar.[4]

Disko berean beste hamar kanta agertu ziren. besteak beste hauek: Txalupa, Banku atrakatzaileak, Zoroetxeko harresia, Katuen kantua, Bederatzi te kikara basamortu ertzean, edo Belengo albistiek.

  • Gose (2012)
    Gose (2012)
  • Sarrionandia (2016)
    Sarrionandia (2016)
« Juan Kruz eta Antonio de la Fuente anaiak 1750 eta 1835 artean bizi izan ziren Durangon. Zilarginak ofizioz eta musikagileak afizioz, feriarik feria ibiltzen omen ziren, euren belaun azpirainoko galtza, lebita-luze eta hiru puntako sonbreiruekin. Haiena da “Hator hator mutil etxera!” gabon-kanta ezaguna. Haiena da, halaber, “Viva alegrijha” izeneko abestia, zeinean Causino filosofoari eskertu baitzioten alaitasunaren deskubrimendua. Asmakizun garrantzitsu eta eskertu beharrekoa, zalantzarik gabe. »

—HEA kultur elkartea[5]


Hitzak

Abestiaren izenburuak eta leloak primeran azaltzen dute abestiaren mezua; alaitasunaren aldeko aldarrikapena da abestia; "ez diamante ez perla, ez urre gorririk, alegrantzia baino ez baitago hoberik". Kontzeptu eta terminoak birdefinitzea eta autoritatea eta tradizioa berridaztea dira helburu sakonak. Hitzak higaturik jaso ditugulakoan eta zentzua berrasmatzeko beharra dago.[6][7]

Sekretu handia da eta
maribillosoa
filosofo ilun batek
aurkiturikoa.
Kausinok esan zuen
hizkera landuan
alegrantzia dela
onena munduan.
Ez diamante ez perla
ez urre gorririk;
alegrantzia baino
ez dago hoberik.
[...]

Bizipozarekin lotzen ditugun tradizioko hainbat eta hainbat aipamen azaltzen dira kantuan zehar: Kausino, Juan Kurutz de la Fuente, Antonio de la Fuente, Frai Bartolome, Einstein, Neymar, Bob Marley , Anbotoko Mari, Txaho, Marilyn, Marcos, eta "Natxo soinulari" (Natxo de Felipe)

  • Alegrantzia

Erreferentziak

  1. «Gose taldeak 'Gosariak' disko berria aurkeztu du» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  2. «Gosariak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-17).
  3. «Gose: 'Sarrionandiarekin topo egiteko puntua bilatu behar izan dugu'» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-08-17).
  4. «Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga kontzertuan» Poetak Maiatzean (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  5. HEA. (2022-01-25). Olatu arteko txalupa arraroa. Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandia - HEA Kultura Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  6. Sarrionandia, Joseba. (1997). Hitzen ondoeza. Txalaparta ISBN 84-8136-074-0. PMC 489911039. (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  7. Iratxe Retolaza. 'Gosariak: Joseba Sarrionandiaren poesia'. Poesia Plazara. Intxaurrondo Kultur Etxea. 2015-02-11.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • «Gose taldeak 'Gosariak' disko berria aurkeztu du» ETB1en 'Alegrantziaren aldeko konjura' jo zuten platoan!
  • Alegrantziaren aldeko konjura - Gosariak. Youtube Gose-gaia
  • Alegrantziaren aldeko konjura - Gosariak. Spotify Gose
  • Olatu arteko txalupa arraroa Joseba Sarrionandia, Ines Osinaga. Zaldiarri, hea.eus (Ea, 2022-01-25). Gosariak diskoko liburuxka olerkiekin eta azalpenekin.
  • Gose: 'Sarrionandiarekin topo egiteko puntua bilatu behar izan dugu' Euskadi Irratia, Faktoria, EITB, 2014-10-27
  • Joseba Sarrionaindiaren hitzak Gose taldeak musikaturiko Gosariak Radio Vitoria, EITB, 2014.10-31
  • Olatu arteko txalupa arraroa Joseba Sarrionandia, Ines Osinaga. Literatura Literatura Poesia orduak. Donostia Kultura. 2022-09-08
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q113561625
  • Wd Datuak: Q113561625
Joseba Sarrionandiaren lanak

Poesia: Izuen gordelekuetan barrenaIntxaur azal baten barruan. Eguberri amaraunaAlkohola poemakMarinel zaharrakGartzelako poemakHnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995)Hau da ene ondasun guziaXX. mendeko poesia kaierak: Joseba SarrionandiaHilda dago poesia?Gure oroitzapenak
Narrazioa: NarrazioakAtabala eta euriaIfar aldeko orduakMiopeak, bizikletak eta beste langabetu batzukLagun izoztuaKolosala izango daNarrazio guztiak (1979-1990)Munduari bira eman zion ontzia
Saiakera: Ni ez naiz hemengoaMarginaliaEz gara gure baitakoakHan izanik hona naizHitzen ondoezaAkordatzenMoroak gara behelaino artean?Durangoko Azoka 1965-2015Lapur banden etika ala politikaBizitzea ez al da oso arriskutsua?
Haur literatura: Izeba Mariasunen ipuinakAinhoari gutunakHarrapatutako txorien hegalakGau ilunekoakMunduko zazpi herrialdetako ipuinakIdazlea zeu zara, irakurtzen duzulako
Diskografia: Hau da ene ondasun guziaMemoriaren mapanGosariak