Alemaniar Neskatxen Liga

Alemaniar Neskatxen Liga
Datuak
Izen ofiziala
Bund Deutscher Mädel
Motaerakundea
HerrialdeaHirugarren Reicha
IdeologiaNazionalsozialismoa
Agintea
LehendakariaBaldur von Schirach
GazteriaHitleriar Gazteria
Historia
Sorrera1930
Desagerpena1945eko urriaren 10a
BDMren bandera 1934tik.
Hitleriar Gazteriarekin batera egindako ekintza.
Derrigorrezkoa zen alemaniar eta osasuntsu izatea partaidea izateko.

Alemaniar Neskatxen Liga, alemanez: Bund Deutscher Mädel, edota BDM, Hirugarren Reichan Nazi Alderdiaren neska gazteen erakundea izan zen.[1] Jatorria 1930ean zuen, Hitleriar Gazteriaren adarra gisa sortu zenean. 1933tik aurrera indarra hartu zuen eta 1936tik aurrera derrigorrezkoa zen bertan sartzea.

Ezaugarriak

Ligaren partaidea izateko derrigorrezkoa zen osasuntsu izan eta alemaniarrak. Gazteak 10 eta 18 urtekoak ziren.

Erakunde honen helburua Hirugarren Reicharen menpe zeuden herrialdeetan, bereziki Alemania eta Austrian, gazteen entrenamendu militarra eta nazismoaren adoktrinamendua eta harekiko obedientzia sustraitzea izan zen. Berez, erakunde honetako oinarriak garaiko gazte erakunde askoen antzekoak ziren, baina nazismoaren pentsakera gehituz. Erakunde honetako oinarriak: nazismoa, jarduera fisikoa, adiskidetasuna, aire libreko bizimodua eta etorkizuneko emakume zintzoen heziketa izan ziren, betiere nazismoaren ikuspuntutik.[2]

1945ean, gerra bukatu ondoren, erakundea desegina izan zen.

Buruzagiak

  • Trude Mohr (1902-1989)
  • Jutta Rüdiger (1910 - 2001)[3]

Erreferentziak

  1. DeMarco, N. (2001) This World This Century: Working with Evidence Collins Educational
  2. https://books.google.es/books?id=1jfW28Uq3_QC&redir_esc=y
  3. Gisela Miller-Kipp (2001). "Auch Du gehörst dem Führer": die Geschichte des Bundes Deutscher Mädel (BDM) in Quellen und Dokumenten, Juventa, 41 or.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q38780
  • Commonscat Multimedia: Bund Deutscher Mädel / Q38780

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 138971780
  • ISNI: 0000000112454147
  • GND: 31336-1
  • LCCN: n83225091
  • NKC: kn20130913003
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q38780
  • Commonscat Multimedia: Bund Deutscher Mädel / Q38780