Ane Aseginolaza
Ane Aseginolaza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Idiazabal, 1950eko azaroaren 3a (73 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta bikoizlea |
Ane Aseginolaza Elorza (Idiazabal, Gipuzkoa, 1950eko azaroaren 3a) bikoizketa-aktorea da.
1982 urtean hasita euskarazko bikoizketan lan egin du. BIEUSEko kide da.[1]
Egindako lanak
Bikoizketa
Filmeak
Pelikula ugaritan jarri du bere ahotsa, besteak beste ondorengo aktoreei: Ava Gardner, Elizabeth Taylor eta Bette Davis.
Marrazki bizidunak
- Doraemon: Doraemonen ahotsa jarriz 22 urtez. Bere ondoren, Joxe Kruz Gurrutxaga hasi zen pertsonaia hau bikoizten eta Estibaliz Lizarraga ondoren.
- Hirukiak: Sorgin aspertua pertsonaia.
- Heidi: Rottenmeier anderearen pertsonaia.
- Shin Chan: hainbat pertsonaia (bizilaguna, liburutegiko andrea, Shin Chanen amona...)
Aktore lanak
- Goenkale: Edurneren papera (3 eta 4. denboraldiak, 1997-1998)
- Hospital Central: Flor-en papera.
- Ertzainak telesaila: Marisol Zarate "Patakon" tabernako jaberaren papera.[2]
- Martin telesailaː Arantxaren papera (2 atal, 2003).
- Etxekoak telefilma (2004)
Elkarrizketak
- Herri Txiki Infernu Handi: 3. denboraldia, 17. atala (Idiazabal)[3]
Erreferentziak
- Datuak: Q19947829