Antiespainolismo
Antiespainolismoa (gaztelaniaz: antiespañolismo) edo hispanofobia espainiar edo hispanoen aurkako beldur, nazka, gorroto edo diskriminazioa da. Kontrakoa hispanofilia da. Antiespainolismoaren fenomeno historikoak hiru etapa ditu: XVI. mendeko Europako elezahar beltza,[1] XIX. mendeko Amerikako independentzia gerrak eta XX. eta XXI. mendeko immigrazio ilegalak sortutako aporafobia.
XIX. mendean Iberiar Penintsulan mugimendu antiespainolistak ere sortu ziren, batez ere, euskal abertzaletasunaren,[2] kataluniar nazionalismoaren eta galiziar nazionalismoaren garapenean. Euskal abertzaleen artean, Espainiaren aldeko jarduera politikoa eta kulturala adierazteko erabiltzen den gaitzespen hitza espainolismoa da, eta honen aldekoari espainolista deitzen zaio[3].
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Espainiar nazionalismoa
- Espainiartasuna
Kanpo estekak
- Datuak: Q2835366
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |