Antigua Guatemala

Antigua Guatemala
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Antigua Guatemala
Guatemala
Sacatepéquez
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Guatemala
Department of Guatemala Sacatepéquez
Koordenatuak14°33′27″N 90°44′00″W / 14.5575°N 90.7333°W / 14.5575; -90.7333
Map
Altitudea1.582 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1543 (egutegi gregorianoa)
Ordezkatzen duSantiago de los Caballeros de Guatemala (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia65-001
Eskualdea[I]Latinoamerika eta Karibea
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Antigua Guatemala edo Santiago de los Caballeros de Guatemala hiria, ofizialki Muy Noble y Muy Leal Ciudad de Santiago de los Caballeros de Guatemala, udalerri homonimoaren eta Sacatepéquez departamenduaren burua da. Guatemalako Hiritik 25 kilometrotara mendebalderutz dago, 1470 metrotako altitudean. Gaur egun Guatemalako estatuaren 20 hiri garrantzitsuenen artean dago. 1979tik Unescok Gizateriaren Ondarea izendatu zuen. Amerika kolonialaren hiri ederrenetariko bat da. Naturaren ikuspegitik oso inguru arriskutsua da.

Kokapena

Egungo udalerria Sacatepéquez barrutiaren udalerriez inguratuta dago:

  • Iparmendebalde: Santo Domingo Xenacoj, Jocotenango, Pastores
  • Ekialde: San Bartolomé Milpas Altas, Santa Lucía Milpas Altas, Magdalena Milpas Altas
  • Hegoekialde: Santa María de Jesús
  • Hegomendebalde: Ciudad Vieja
  • Mendebalde: San Antonio Aguas Calientes

Izadi arrisku nagusiak

Hiru dira:

Klima

Hiriaren klima epela da. Eurien garaia maiatzatik urrira arte izaten da; eurien batezbestekoa 1057 eta 1600 mm urtean izaten da. Euri gehiena ekainan eta irailan izaten da. Lurazpian ura biltzeko edukiera txikia da eta, ondorioz, ur-emariak muturrekoak izaten dira: handiak euri-garaitean, txikiak udan.

Historia

Espainiarrek 1543an sortu zuten, Santiago de los Caballeros de Guatemala izenarekin, Guatemalako Erresumako hirugarren hiriburua izateko helburuarekin. Bernal Díaz del Castillo konkistatzailea, Hernán Cortésen lagun ohia, bertako gobernadore izan zen luzaroan. Urrezko Aroan garatzen ari zen bitartean, Espainiako Indietako hirugarren hiririk ederrena bezala aitortua izan zen. Garai batean kontinenteko hirugarren unibertsitatea hartu zuen, 1676an sortu baitzen San Carlos de Borromeo Unibertsitatea, gaur egun museoa eta kontzertu-areto klasikoaren egoitza dena.

Latinoamerikako hiri kolonial askotan bezala, hiri-planoa hipodamikoa da: plaza nagusi baten inguruan angelu zuzenetan gurutzatzen diren kalez osatua.

Sarritan hiria lurrikaren biktima izan da. Naturaren indarkeriak Antigua hiria suntsitu egin du behin baino gehiagotan, hondakinen azpian lurperatuz; horren ondorioz, hiriak bere estatusa galdu zuen: 1773ko lurrikararen ostean, Espainiako Gobernuak hiriburua beste leku batera eramatea erabaki zuen. Harrezkero bere jatorrizko itxura mantendu du. 1976an, lurrikara berri batek ere hainbat eliza suntsitu zituen.

Eraikin garrantzitsuak

  • Kapitain Jeneralen jauregia (1549-1588)
  • San Jose katedral zaharra (1680)
  • Udaletxea. Barruan Santiago museoa dago
  • Capuchinas komentua (1736)
  • La Merced eliza (XVII. mendekoa)
  • Antzinako Jauregi Nazionala

Antiguatarrak

  • Rafael Landívar (1731-1793), apaiza eta Guatemalako poeta nazionala.
  • Juana de Maldonado y Paz (1598-1666), idazlea.

Iruditegia

  • Katedral zaharra.
    Katedral zaharra.
  • La Merced.
    La Merced.
  • Santa Catalinaren Arkua.
    Santa Catalinaren Arkua.
  • Antiguako kalea.
    Antiguako kalea.
  • Antzinako Jauregi Nazionala.
    Antzinako Jauregi Nazionala.
  • Erorkinak.
    Erorkinak.
  • Katedralaren barrualdea.
    Katedralaren barrualdea.
  • Iturria.
    Iturria.
  • Kapitainen jauregia.
    Kapitainen jauregia.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Antigua Guatemala Gizateriaren Ondarea.
  • (Gaztelaniaz):Udalerriaren webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q212773
  • Commonscat Multimedia: Antigua Guatemala / Q212773

  • Wd Datuak: Q212773
  • Commonscat Multimedia: Antigua Guatemala / Q212773
Guatemala Gizateriaren Ondarea Guatemalan Guatemala

Tikal Parke Nazionala  • Antigua Guatemala  • Quiriguá