Ararat

Ararat
Datu orokorrak
Garaiera5.137 m
Prominentzia3.611 m
Motamendi eta turismo-atrakzioa
Geografia
Map
Koordenatuak39°42′N 44°18′E / 39.7°N 44.3°E / 39.7; 44.3
MendikateaArmeniar goi-ordokia
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaAgri probintzia
Lehen igoeraFriedrich Parrot eta Khachatur Abovian (1829)

Ararat[1]Ararat mendia izenaz ere ezaguna— (turkieraz: Ağrı Dağı; armenieraz: Արարատ; kurdueraz: Agirî) Turkia eta Kurdistango mendirik altuena da, 5.137 metrokoa.

Iğdır probintzian dago, Turkiako ipar-ekialdean, Irango mugatik 16 km-tara mendebalerantz eta Armeniatik 32 km-tara hegoalderantz. Iğdır da hiririk gertuena.

Gaur egun Turkiako parte izan arren Ararat mendia Armenia historikoaren parte da, eta bertako sinbolo nazionala[2]. Armeniako Errepublikako armarrian agertzen da eta ia herrialde osotik ikus daiteke. Armeniak lurralde hori galdu zuen armeniar genozidioa eta gero.

Lotutako gaiak

  • Bibliako Hasiera liburuan agertzen denaren arabera, Uholde Unibertsalaren ostean Noeren kutxak bertan ukitu zuen lurra, eta bertan egon ziren kutxan zihoazenak, urak beraien lekura bihurtu arte. Datu horiek egiaztatzeko hainbat espedizio egin izan dira historian zehar, baina ez da emaitza egokirik aurkitu orain arte.
  • Yasar Kemal idazleak "Ağrıdağı Efsanesi" ("Ararat mendiko elezaharra") eleberri epikoa argitaratu zuen 1970ean. 2003an Elkar eta Alberdania argitaletxeek euskaratuta kaleratu zuten, "Ararat mendiaren sumina" izenburuarekin.
  • Atom Egoyan zinema zuzendari armeniar-kanadarrak 2002an estreinatu zuen "Ararat" izeneko filma, Armeniako herriaren aurka egindako genozidioa (1915-1917) aipagai.

Argazkiak

  • Ararat, 4,700m-ko ikuspegitik
    Ararat, 4,700m-ko ikuspegitik
  • Ararat, 4,900m-ko ikuspegitik
    Ararat, 4,900m-ko ikuspegitik
  • Ararat, 2,700m-ko ikuspegitik
    Ararat, 2,700m-ko ikuspegitik
  • Ararat, herrixka batetik ikusita
    Ararat, herrixka batetik ikusita
  • Ararat elurtuta
    Ararat elurtuta
  • Ararat eta bidaiariak
    Ararat eta bidaiariak
  • Ararat, Armeniako mendebaldeko ikuspegitik
    Ararat, Armeniako mendebaldeko ikuspegitik
  • Ararat satelitetik ikusita
    Ararat satelitetik ikusita
  • Khor Virap monasterioa Ararat mendiaren aurrean
    Khor Virap monasterioa Ararat mendiaren aurrean
  • Erevan, Armenia eta Ararat mendia
    Erevan, Armenia eta Ararat mendia
  • Erevan, Armenia eta Ararat mendia atzean
    Erevan, Armenia eta Ararat mendia atzean
  • Ararat
    Ararat

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia. .
  2. «Armeniar genozidioa gogoan» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q72303
  • Commonscat Multimedia: Mount Ararat / Q72303

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 316431476
  • BNF: 14643768v (data)
  • GND: 4085881-9
  • LCCN: sh85006430
  • NDL: 00628158
  • NKC: ge418883
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q72303
  • Commonscat Multimedia: Mount Ararat / Q72303