Arnauld François Maitie

Arnauld François Maitie
elizbarrutiko apezpiku

1659ko apirilaren 11 -
Jean de Miossens de Sansons (en) Itzuli - François-Charles de Salette (en) Itzuli
Elizbarrutia: Oloroeko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaMaule, 1612
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaOloroe-Donamaria, 1681eko uztailaren 2a (68/69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, idazlea, apezpiku katolikoa eta klerikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 708

Arnauld François Maitie (Maule, c. 1612 - Oloroe, 1681eko uztailaren 2) idazle zuberotarra eta 1659ko uztailaren 27tik, hil arte, 1681eko uztailaren 2ra arte Oloroeko apezpiku izandakoa.[1]

Biografia

Arnaud François Pierre Arnaud Maitieren- 1605ean Mauleko teniente zibil eta kriminal, Saint Lazareko zaldun, eta, 1619an Johanneko jauna- eta Maddalen Arbidia- Lakarrako andre- semea izan zen. Arnaud II.a Maitieren iloba eta Arnaud I.a Maitieren iloba txikia izan zen, biak 1599 eta 1646 artean Oloroeko gotzainak izandakoak. Clermonteko ikastetxean ikasi ondoren, Tolosako Unibertsitatean filosofia ikasi zuen. Teologian doktore bilakatu zen. 1635ean Saint-Pé-de-Bigorreko abadian sartu zen eta 1648an apaiz bihurtu zen.[2].

1659an Jean de Miossens ordezkatu zuen Bearnoko hirian. Berari esker, kaputxinoak Oloroen bertakotu ziren. Bere agintaldian arazo sozial handiak izan ziren elizbarrutian eta Zuberoan Matalas apaiza matxinatu zen.

Haren aginduz atera zen Pronus singulis diebus dominicis clare et distincte immediate post Evangelium populo legendus (1676) izeneko erlijio-liburua, zubereraz idatzia. 1874an, Anton Abadiak bigarren argitaraldi bat egin zuen Les prières du prône en basque izenburuarekin.

Lanak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Frantsesez) Jean, Armand. (1891). Les évêques et les archevêques de France depuis 1682 jusqu'à 1801. Paris eta Mamers, 88 or..
  2. (Ingelesez) Bergin, Joseph. (1996). The Making of French Episcopate (1589-1661). Yale University Press, 670 or. ISBN 978-0300067514..

Kanpo estekak

  • Arnauld François Maitie Literaturaren Zubitegian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q23816883


Biografia
Zuberoa
Artikulu hau Zuberoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.