Arrain-ganibet
Arrain-ganibeta edo arrain-aiztoa mahai gainean arraina jateko erabiltzen den ganibet mota da.
Ganibeta deitzen zaio, baina ahorik ez izateagatik eta formagatik, errealitatean paleta mota bat da (horregatik batzuetan arrain-paleta ere deitzen zaio). Oro har, otorduan erabiltzen da, arrainaren hezurrak eta atal ezberdinak bereizteko (inolaz ere ez da erabiltzen mozteko).
Metalez egina dago: altzairu herdoilgaitza, alpaka eta zilarra. Mahaian beti plateraren eskuinean (beste ganibetekin batera) jarriko da, eta koilarak dauden kasuan, eskuinaldeko taldearen barneko aldean kokatuko litzateke, koilarak kanpoan utziz (araua: kanpotik barrura).
Kanpo estekak
- Datuak: Q3001592
- Multimedia: Fish knives (eating) / Q3001592