Artemisia Gentileschi

Artemisia Gentileschi

Irudi gehiago
ganberako margolari

Bizitza
JaiotzaErroma, 1593ko uztailaren 8a
Talde etnikoaItaliarra
HeriotzaNapoli, 1653 (59/60 urte)
Familia
AitaOrazio Gentileschi
AmaPrudenzia di Ottaviano Montoni
Ezkontidea(k)Pierantonio Stiattesi (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Francesco Gentileschi (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Orazio Gentileschi
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista
Lantokia(k)Florentzia
Genova
Erroma
Venezia eta Napoli
Lan nabarmenak
ikusi
  • Judith eta Holofernes (Artemisia Gentileschi, Napoli)
    Adoration of the Magi (en) Itzuli
    Judith and her Maidservant (en) Itzuli
    Susanna and the Elders (en) Itzuli
    Bokazioaren alegoria
    Self-Portrait as a Female Martyr (en) Itzuli
KidetzaAccademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
MugimenduaCaravaggismoa
Genero artistikoaerretratua
margolaritza erlijiosoa
margolaritza historikoa
margolaritza mitologikoa

Musicbrainz: 22b17a10-da61-4415-837f-b94de0645cce Discogs: 5688888 Find a Grave: 28032448 Edit the value on Wikidata

Artemisia Gentileschi (Erroma, 1593ko uztailaren 8a - Napoli, 1656 aldean) italiar margolari barrokoa izan zen, Caravaggioren jarraitzaile nagusietako bat.

Bizitza

Orazio Gentileschiren alaba eta ikaslea izan zen. 1610ean, Susana eta agureak (Graf von Schönborn bilduma, Pommersfelden) margotu zuen, batzuen ustez aitaren laguntzarekin. Oraziorengandik hartu zuen Caravaggiorenganako zaletasuna: biziki maite zituen argitasun gogorrak eta egoera psikologikoen tentsioa. 1614-1620 urteetan Florentzian egon zen. Han, naturalismoa eman zuen ezagutzera, eta bildumazale askorentzat lan egin zuen arrakastaz, Medicitarrentzat besteak beste.

Judith eta Holofernes (1612, Napoli) da Artemisaren lan ezagunenetako bat; izan ere, sarritan landu zuen Judithen gaia, ankerkeria bitxi batez gainera, argi-ilunen bidez indar harrigarria lortuz. Historialariek lan hauei buruzko interpretazio autobiografikoak egin dituzte, Artemisiaren bizitza legendario eta, maiz, tragikoarekin erlazionatuz[1].

1622-1626 inguruan Erroman egon ondoren, Napolin hartu zuen bizilekua, betiko. Egin zuen halere bidaia bat Londresa, 1638-1640 urteetan, eri zegoen aitari laguntzera[1]; erretratu asko egin zuen han, eta berehala gainditu zuen aitaren ospea. Napolin egin zituen lanetan José de Riberaren eragina antzematen zaio, eta margolanak Caravaggismoaren eta joera akademiko baten bitartekoak dira.

Iruditegia

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/07/13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. a b Judith eta Holofernes. museobilbao.com (Noiz kontsultatua: 2016-7-13).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artemisia Gentileschi Aldatu lotura Wikidatan
  • (Ingelesez) The Life and Art of Artemisia Gentileschi, artemisia-gentileschi.com
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q212657
  • Commonscat Multimedia: Artemisia Gentileschi / Q212657

  • Wd Datuak: Q212657
  • Commonscat Multimedia: Artemisia Gentileschi / Q212657