Asier Altuna

Asier Altuna

Bizitza
JaiotzaBergara, 1969ko maiatzaren 4a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria

IMDB: nm0023070 Allocine: 187192 Allmovie: p463638 Edit the value on Wikidata

Asier Altuna Iza (Bergara, Gipuzkoa, 1969ko maiatzaren 4a) zinema zuzendaria eta gidoigilea da. 2005ean, bere lehendabiziko film luzea grabatu zuen (Aupa Etxebeste!), Telmo Esnalekin batera.

Halaber, aipatzekoa da Bertsolari bere dokumentala eta Esnalek zuzendutako Urte berri on, amona!, Altunaren gidoiarekin.

Ikastetxe askotan egon da, eta horietako batzuetan argitu duenez, Amama da gehien gustatu zaiona, eta Txotx gehien kostatu zaiona.

Egindako filmak

  • La hora de despertarnos juntos (aurreprodukzioa)
  • Hondalea: abismo marino (dokumentala, 2021)[1]
  • Arzak since 1897 (dokumentala, 2020)
  • Agur Etxebeste! (film luzea, 2019)
  • Destierros (2016)
  • Amama (film luzea, 2015)
  • Soroa (film laburra, 2014)
  • Zela Trovke (dokumental laburra, 2013)
  • Bertsolari (dokumental luzea, 2011)
  • Urte berri on, amona! (film luzea, 2011)
  • Artalde (film laburra, 2008)
  • Sarean (film laburra, 2006)
  • Aupa Etxebeste! (film luzea, 2005)
  • Topeka (film laburra, 2004)
  • II Terminal (film laburra, 2002)
  • 40 ezetz (film laburra, 1999)
  • Txotx (film laburra, 1997)

Big Beñat bideoklipa

Fermin Muguruzak, 2001eko korrikarako abestia egin zuenean, garai hartan euskal zineman oso berritzaileak ziren Telmo Esnal eta Kixi-rekin (Asier Altuna) sortu zuen bideoklipa. Modernitatea eta nekazal giroa batera agertzen ziren; adibidez, hasieran Beñat nekazari klasikoak belarra mozten zuen parke teknologiko batean, edo harri-jasotzaileak Fenwick orga batekin jasotzen zuen harria. Globala eta lokala uztartzearen aldeko aldarria erakusten da, baina eredu berrien derrigorrezko ezarpenik gabe ("Uztartzea da bat, bestea ezarpena / Elkartrukatu edo derrigortu ereduak") Janari azkarren kontrapuntuan ("Macdonalizazioa"), urteetan herrietako festetan ibilitako "Saltxitxauto" furgoneta herrikoia azaltzen zen bideoklipean kilometro 0-ko janari gertu eta gozoa eskaintzen.[2]

  • Big Beñat bideoklipa
  • Modernitatea (Parke teknologikoa) eta tradizioa (Saltxitxautoa)
    Modernitatea (Parke teknologikoa) eta tradizioa (Saltxitxautoa)

Sariak

Zinemako sari edo izendapen hauek jaso ditu:[3]

  • 2016: Nantes-eko zinemaldia. Epaimahai gaztearen saria. Amama (2015)
  • 2016: Golden Apricot Yerevan International Film Festival. Izendapena. Amama (2015)
  • 2016: Monterrey International Film Festival. Audience Award Best International Feature Film. Irabazlea. Amama (2015)
  • 2015: Donostiako Zinemaldia Irizar saria euskal film onenarentzat eta idendapena film onenarenzat. Amama (2015)
  • 2014: Gizarte gaietarako film laburretarako Nazioarteko Jaialdian izendapena. Zela Trovke (2013)
  • 2012: Film Fest Zinemaldian izendapena. Bertsolaria (2011)
  • 2006: São Paulo-ko Zinemaldia Nazioarteko Sari Nagusirako izendapena Telmo Esnalekin. Aupa Etxebeste! (2005)
  • 2006: Goya sariak, (zuzendari berri onena) Izendapena Telmo Esnalekin, Aupa Etxebeste! (2005)
  • 2005: Donostiako Zinemaldia Epaimahai gaztearen saria Telmo Esnalekin. Aupa Etxebeste! (2005)
  • 1998: Malagako zinemaldiko bigarren saria (Film labur onena Telmo Esnalekin). Txotx (1997)

Erreferentziak

  1. Imaz, Andoni. (2023-09-01). ««Soinuarekin gozatu dut gehien»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  2. Garitaonandia, Ane. (2022). KORRIKA KANTUZ KANTU: FERMIN MUGURUZA. Hamaika Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
  3. «Asier Altuna» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz)(Ingelesez) Zinemagilearen profila "Txintxuak Films"-en webgunea.
  • (Gaztelaniaz) Euskadiko Filmategia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12254274
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 167755470
  • ISNI: 000000011729076X
  • BNE: XX4750893
  • BNF: 166909471 (data)
  • GND: 143888889
  • LCCN: no2011025867
  • Tabakalera ID: 3714
  • SUDOC: 195224302
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 5839
  • Wd Datuak: Q12254274