Atletismoa 1904ko Udako Olinpiar Jokoetan – Gizonezkoak maratoia

Atletismoa 1904ko Udako Olinpiar Jokoetan – Gizonezkoak maratoia
Irudia
Map
Motakirol proba olinpiko
Honen parte daathletics at the 1904 Summer Olympics (en) Itzuli
Denbora-tarte1904ko abuztuaren 30a - 
Data1904
1908
KokalekuSaint Louis
Partehartzaile kopuru32
Parte-hartzaileak
Albert Corey
Kirolaatletismo
Irabazlea
Thomas Hicks (en) Itzuli

Gizonezkoen maratoia 1904ko Udako Olinpiar Jokoetan abuztuaren 30ean lehiatu zen. Zazpi herrialdetako 32 atletek hartu zuten parte eta 40 kilometroko bidea egin zuten; hala ere, 14 baino ez ziren iritsi. Thomas Hicks estatubatuarrak irabazi zuen urrea, Albert Corey frantziarrak zilarra eta Arthur Newton estatubatuarrak brontzea.

Lasterketa eguneko ordurik beroenetan korritu zen, hautsez betetako errepideetatik eta gutxieneko ur hornidurarekin. Frederick Lorz ustezko irabazle gisa hartu bazuten ere, geroago deskalifikatu egin zuten, lasterketaren zati batean autoan bidaiatu zuelako. Benetako irabazlea, Thomas Hicks, kolapsatzeko zorian egon zen eta lasterketa amaieran haluzinazioak zituen, bere entrenatzaileek ematen zioten brandya, arrautza gordinak eta estrikninaren eraginez. Laugarren sailkatuak, Andarín Carvajalek, siesta egin zuen lasterketan zehar sagar ustelak jan ondoren. Len Taunyane eta Jan Mashiani tswana herrikoek ere parte hartu zuten, Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten arraza beltzeko lehenengo atletak.

Emaitzak

Pos. Atleta Herrialdea Denbora Oharrak
1 Thomas Hicks  Ameriketako Estatu Batuak 3:28:53
2 Albert Corey  Frantzia 3:34:52
3 Arthur Newton  Ameriketako Estatu Batuak 3:47:33
4 Andarín Carvajal  Kuba Ezezaguna
5 Dimitrios Veloulis  Grezia
6 David Kneeland  Ameriketako Estatu Batuak
7 Harry Brawley  Ameriketako Estatu Batuak
8 Sidney Hatch  Ameriketako Estatu Batuak
9 Len Taunyane  Hego Afrika
10 Christos Zechouritis  Grezia
11 Harry Devlin  Ameriketako Estatu Batuak
12 Jan Mashiani  Hego Afrika
13 John Furla  Ameriketako Estatu Batuak
14 Andrew Oikonomou  Grezia
DSQ Frederick Lorz  Ameriketako Estatu Batuak 3:13:00
Edward P. Carr  Ameriketako Estatu Batuak DNF
Georgios Drosos  Grezia
Robert Fowler  Ameriketako Estatu Batuak
John Foy  Ameriketako Estatu Batuak
William Garcia  Ameriketako Estatu Batuak
Kharilaos Giannakas  Grezia
Bertie Harris  Hego Afrika
Thomas J. Kennedy  Ameriketako Estatu Batuak
John Lordon  Ameriketako Estatu Batuak
Ioannis Loungitsas  Grezia
Georgios Louridas  Grezia
Samuel Mellor  Ameriketako Estatu Batuak
Frank Pierce  Ameriketako Estatu Batuak
Petros Pipiles  Grezia
Guy Porter  Ameriketako Estatu Batuak
Michael Spring  Ameriketako Estatu Batuak
Georgios Vamkaitis  Grezia
Louis Crancer  Ameriketako Estatu Batuak DNS
John Daly  Britainia Handia
William Heritage  Ameriketako Estatu Batuak
John Kennedy  Ameriketako Estatu Batuak
Konstantinos Lontos  Ameriketako Estatu Batuak
William Meyer  Ameriketako Estatu Batuak
Billy Sherring  Kanada
Dimitrios Tsokas  Grezia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q499079
  • Commonscat Multimedia: Athletics at the 1904 Summer Olympics – Men's marathon / Q499079

  • Wd Datuak: Q499079
  • Commonscat Multimedia: Athletics at the 1904 Summer Olympics – Men's marathon / Q499079
  • i
  • e
  • a
Laburpena
Gizonezkoak
Emakumezkoak
  • i
  • e
  • a