Austriako euro txanponak

Austriako euro txanponak aurkian Austriako Errepublikari dagozkion ikur eta irudi nazionalak dituzten euro txanponak dira. Austriako Münze Österreich txanpon-etxeak egiten ditu. 1999ko urtarrilaren 1etik daude zirkulazioan; alegia, Austriak euroa diru ofizialtzat hartu zuenean austriar txelinaren ordez. Diru-aldaketa egiteko Europako Banku Zentralak 13,7603 austriar txelinetan ezarri zuen euroaren kanbio-tasa.[1][2]

Diseinua

Balioa Motiboa Irudia
0,01 € Errosta edo gentziana.
0,02 € Elur-lorea.
0,05 € Udaberri-lorea.
0,10 € Vienako Doneztebe katedrala, arkitektura gotikoaren eredua.
0,20 € Vienako Belvedere jauregia, arkitektura barrokoaren eredua.
0,50 € Vienako Sezesioaren eraikina, Art Nouveauaren eredua.
1,00 € Wolfgang Amadeus Mozart musikagilea.
2,00 € Bertha von Suttner idazlea eta bakezalea, 1905eko Bakearen Nobel sariduna.
2,00 €-ko txanponaren ertza

Bi euroko oroitzapenezko txanponak

Irudia Urtea Motiboa Txanpon-aleak Jaulkitze-data Grabatzailea
2005
Austriako Estatu Itunaren 50. urteurrena. 7.000.000 2005eko maiatzaren 11n Helmut Andexlinger[3]
2007
Erromako Itunaren 50. urteurrena (jaulkipen komuna). 9.000.000 2007ko martxoaren 25ean Luc Luycx[4]
2009
Europar Batasuneko Ekonomia eta Diru Batasunaren 10. urteurrena (jaulkipen komuna). 5.000.000 2009ko urtarrilaren 2an Georgios Stamatopoulos[5]
2012
Euro billeteen eta txanponen zirkulazioaren 10. urteurrena (jaulkipen komuna). 11.300.000 2012ko urtarrilaren 2an Helmut Andexlinger[6]
2015
Europako banderaren 30. urteurrena (jaulkipen komuna). 2.500.000 2015eko urriaren 30ean Georgios Stamatopoulos[7]
2016
Austriako Banku Nazionalaren 200. urteurrena. 16.000.000 2016ko urtarrilaren 18an Herbert Wähner[8]
2018
Austria Alemaneko Errepublikaren 100. urteurrena. 18.100.100 2018ko urtarrilaren 2an[9] ?

Erreferentziak

  1. Egunkaria. (1999ko urtarrilaren 2a). Aro berria hasi da Europan euroaren lehen egunarekin. (Noiz kontsultatua: 2019ko martxoaren 3a).
  2. (Ingelesez) Europako Banku Zentrala. Exchanging national cash: Austria. (Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 2a).
  3. (Ingelesez) Europako Banku Zentrala. 2005. urteko 2 €-ko oroitzapenezko txanponak. (Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 2a).
  4. (Ingelesez) Europako Banku Zentrala. 2007. urteko 2 €-ko oroitzapenezko txanponak. (Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 2a).
  5. (Ingelesez) Europako Banku Zentrala. 2009. urteko 2 €-ko oroitzapenezko txanponak. (Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 2a).
  6. (Ingelesez) Europako Banku Zentrala. 2012. urteko 2 €-ko oroitzapenezko txanponak. (Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 2a).
  7. (Ingelesez) Europako Banku Zentrala. 2015. urteko 2 €-ko oroitzapenezko txanponak. (Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 2a).
  8. (Ingelesez) Europako Banku Zentrala. 2016. urteko 2 €-ko oroitzapenezko txanponak. (Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 2a).
  9. (Ingelesez) Europako Banku Zentrala. 2018. urteko 2 €-ko oroitzapenezko txanponak. (Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 2a).

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Europako Banku Zentralaren webgunea Austriako txanponei buruz
  • (Alemanez) (Ingelesez) Münze Österreich txanpon-etxearen webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q302037
  • Commonscat Multimedia: Euro coins of Austria / Q302037

  • Wd Datuak: Q302037
  • Commonscat Multimedia: Euro coins of Austria / Q302037
  • i
  • e
  • a
Txanponak
1 zent. • 2 zent. • 5 zent. • 10 zent. • 20 zent. • 50 zent. • 1 euro • 2 euro
Billeteak
5 euro • 10 euro • 20 euro • 50 euro • 100 euro • 200 euro • 500 euro
2 €-ko oroitzapenezko txanponak
2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019
Euro-erabiltzaileak
Alemania Alemania • Austria Austria • Belgika Belgika • Eslovakia Eslovakia • Eslovenia Eslovenia • Espainia Espainia • Estonia Estonia • Finlandia Finlandia • Frantzia Frantzia • Grezia Grezia • Herbehereak Herbehereak • Irlandako Errepublika Irlanda • Italia Italia • Letonia Letonia • Lituania Lituania • Luxenburgo Luxenburgo • Malta Malta • Portugal Portugal • Zipre Zipre
EBeko kide ez direnak
Andorra Andorra • Monako Monako • San Marino San Marino • Vatikano Hiria Vatikano
Etorkizuneko balizko euro-erabiltzaileak
EBeko kideak
Bulgaria Bulgaria • Danimarka Danimarka • Erresuma Batua Erresuma Batua • Errumania Errumania • Hungaria Hungaria • Kroazia Kroazia • Polonia Polonia • Suedia Suedia • Txekia Txekia
EBz kanpoko herrialdeak
Kosovo Kosovo • Montenegro Montenegro