Bainua

Bainua
Jatorria
Sortzailea(k)Francisco Iturrino
Sorrera-urtea1908
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak174 (altuera) × 200 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaCarmen Thyssen Museum (en) Itzuli
BildumaCarmen Thyssen Museum (en) Itzuli
InbentarioaCTB.1996.50

Bainua (gaztelaniaz, El baño) 1915aren inguruan Francisco Iturrino euskal margolariak eginiko erretratua da.[1] Gaur egun Malagako Carmen Thyssen Málaga Museoan ikus daiteke.

Azterketa

Margolan hau sail baten beste bata da. 1908an Iturrino Sevillara joan zen eta han artean antzekotasun handia duten margolan batzuk egin zituen, askotan emakume taldeak jasotzen. Lan horietan argiak garrantzi handia zuen eta horrela gertatzen da Bainua honetan. Egile batzuen arabera Iturrinoren bidaiak hegoaldera, Andaluziara, modu batez, Gauguinek Polinesiara eraman zuenaren parekoa da: eguneroko errealitatetik ihes egiteko beharra.

Bos dira ikusten ditugun emakumeak. Horietatik bi biluzik daude. Beste bat, eserita, soinekoa irekita dauka eta bularrak erakusten ditu. Dena da alaitasuna, emozioa, bitalitatea, sentsualitatea. Argiaren indarra soineko zuriekin indartu egiten da. Beste batek mantelina buruan erakusten du. Ikuslearengandik gertuago dagoena jantzita dago baina, oihalaren transparentziei esker, haren gorputzaren formak oso ondo sumatzen dira.[2] Atzealdeko paisaia, eskematikoa, koloreetako mantxak dira.

Margolan hau Parisen erakutsia izan zen, 1911an, Salon d’Automnen zelakoan eta Ambroise Vollarden bildumakoa zen.

Erreferentziak

  1. http://purakastiga.blogspot.nl/2015/04/francisco-iturrino-el-fauvista-espanol.html
  2. http://2.bp.blogspot.com/-7y__gNvptps/VSwVSc5OEwI/AAAAAAAAOus/dBEdiVfPV4M/s1600/El%2Bbaño.%2BMuseo%2BCarmen%2BThysen%2BMalaga.jpg

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz): Carmen Thyssen Málaga Museoaren katalogoko komentarioa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q31187973
  • Wd Datuak: Q31187973
  • i
  • e
  • a
Fauvismoa
Buruzagiak
Besteak
Margolanak
  • Luxe, Calme et Volupté
  • Le bonheur de vivre
  • Fenêtre ouverte, Collioure
  • Paysage à Collioure
  • Les toits de Collioure
  • Nu bleu (souvenir de Biskra)
  • La Raie verte
  • Paysage coloré aux oiseaux aquatique
  • Femme au chapeau
  • Pampliegako ikuspegia
  • Euskal askaria Ondarroan
  • Bainua
Eraginak
Gertuko mugimenduak
  • Ikus, gainera: Louis Vauxcelles