Barraka

Barraka
jokoa eta standa
Irudi gehiago

Barraka, kaseta edo jolas-parkeko etxolak azoka eta jolas-parkeetan egoten diren etxolak dita, zorizko edo trebetasunezko jokoak eskaini ohi dituztenak.[1]

Barrakako jokoan parte hartzeko ordaindu behar da, eta joko gehienek sari txiki bat eskaintzen diote irabazleari, zer edo zer hartzea hain zaila ere ez delarik. Sariak jostailuak izaten dira sarri. Joko jarraitua sustatzen da, sari txiki batzuk sari handiago batengatik truka baitaitezke.

Jokalari anitzeko jokoek sariaren tamaina alda dezakete jokalari-kopuruarekin. Joko zailago batean, sari handi bat eman dakioke edozein irabazleri.

Zorizko jokoetan tipikoa tonbola izaten da. Jokalari anitzekoa izan daiteke gamelu-lasterketa, adibidez, non jokalari bakoitzak gamelu mekaniko bat dauka, aurrera egingo duena bola batzuk zulo jakin batzuetan aurrera egin ahala. Dardo edo karabinarekin tiro egin eta zerbaiti emateko jokoak izan daiteke banakako joko baten adibidea.


Iruditegia

  • Gameluen lasterketa, jokalari askorentzako barraka.
    Gameluen lasterketa, jokalari askorentzako barraka.
  • Igeldoko jolas-parkeko joko bat.
    Igeldoko jolas-parkeko joko bat.
  • Tiro egiteko barraka bat.
    Tiro egiteko barraka bat.
  • Globoak dardoz jo, eta barruan ageri den ohartxoak saria emango dizu.
    Globoak dardoz jo, eta barruan ageri den ohartxoak saria emango dizu.

Erreferentziak

  1. «OEH - Bilaketa - Barraka» Orotariko Euskal Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko Wikipediako «Juego de feria» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-01-27ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1709613
  • Commonscat Multimedia: Amusement booths / Q1709613

  • Identifikadoreak
  • NARA: 10646218
  • Wd Datuak: Q1709613
  • Commonscat Multimedia: Amusement booths / Q1709613