Basilika nagusi

Basilika nagusi baten apaindura heraldikoak.

Basilika nagusia (latinez: Basilica maior, pl. Basilicae maiores) Aita Santuak zenbait eliza katoliko gorenei emandako titulua da. Lau besterik ez dira: San Joan Laterangoaren basilika, San Petri basilika, San Paulo Harresiz Kanpokoa eta Santa Maria Nagusia

Historia

Erromatar Inperioaren garaian, kristautasuna erlijio ofizial bilakatu zenean, ezinbestekoa zuten gurtza egiteko eraikin handiak izatea. Hori zela eta, Erromako lehendabiziko elizak erromatar basiliken antzera eraiki zituzten. Laster haien artean bi kategoria sortu ziren: nagusiak maila goreneko lau elizak ziren eta besteak basilika txikiak ziren.

Basilika nagusien zerrenda

Izen ofiziala Irudia Oharra(k)
Salbatore Txit Santuaren eta San Joan Bataiatzaile eta Ebanjelisten Laterangoaren artxibasilika, hiriko eta munduko eliza guztien ama eta buru Erromako katedrala da eta Aita Santuaren egoitza eklesiastiko nagusia, bertan baitako Aulki Santua
San Petri aita santuaren basilika Vatikanoan Agian munduko elizarik handiena
San Paulo Harresiz Kanpoko aita santuaren basilika Ostiarako bidean, Paulo Tarsokoaren hilobiaren gainean eraikita
Santa Maria Nagusiaren aita santuaren basilika Liberio aita santuak eraikia

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q124936
  • Commonscat Multimedia: Major basilicas / Q124936

  • Wd Datuak: Q124936
  • Commonscat Multimedia: Major basilicas / Q124936


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.