Behatoki

Felix Aguilar behatoki-astronomikoa.

Behatoki bat objektu, gertaera eta egoera natural, astronomiko edo sozialak ikertu, aztertu eta erregistratzen dituen zentro bat da. Lehenengo behatokiak astronomia- edo atmosfera-fenomenoak behatzeko sortu ziren, baina azken hamarkadetan hainbat gizarte-arlotako erakunde ugari sortu dira, eta behatoki izena hartu dute. Behatoki astronomikoak klima edo behaketarako baldintza egokiak dituzten lekuetan instalatzen dira. Behatokiak erabiltzen dituzten diziplinak askotarikoak dira; adibidez, astronomia, klimatologia, geologia, meteorologia eta bulkanologia.

Adibideak

  • Behatoki astronomikoa: argizagiak eta zerua bera aztertzeko erabiltzen den eraikina.
  • Urdaibaiko hegaztien behatokia: Urdaibaiko biosfera naturgunean hegaztiak hurbiletik aztertzeko dagoen lekua edo hegazti behatoki.
  • Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia
  • Hizkuntz Eskubideen Behatokia: Euskaldunen hizkuntz eskubideak bermatzeko sorturiko erakundea.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q62832
  • Commonscat Multimedia: Observatories / Q62832

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11978711t (data)
  • GND: 4183154-8
  • LCCN: sh85093748
  • NDL: 00572839
  • AAT: 300007680
  • Wd Datuak: Q62832
  • Commonscat Multimedia: Observatories / Q62832