Beothuk herria

Beothuk herriaren kokapen mapa.

Beothuk herria Kanadako Ternua uharteko jatorrizko amerindiar tribu bat izan zen. Euren hizkuntza, beothuk hizkuntza, oraindik sailkatzeke dago. Batzuek isolatutzat jo zuten, beste batzuk aldiz, algonkin hizkuntzekin lotu ohi zuten. Euren hizkuntzan beothuk hitzak "herria" esan nahi zuen.

Kokapena

Beothuk herria Kanadako Ternua uhartearen iparraldean bizi zen. Uste denez, 1497. urtealdera 1.000 eta 5.000 arteko biztanleria osatuko zuten, baina 1768an 400 besterik ez ziren, eta 1829an Beothuk herria osatzen zuen Shanawdithit tribuko azken kidea hil zen.

Ohiturak

Euren hizkuntza ezberdina eta arropa, azala eta ia dena gorriz margotzeagatik ezagunak ziren, bai erlijio arrazoiengatik nahiz mozorroetatik babesteko helburuz. Zuhaitz azalez eta larruz estaliriko etxola luzeetan bizi ziren. Perfekzio handiko kanoak eraiki eta itsaskiak ehizatu, eta oreinak ere arku eta geziz ehizatzen zituzten. Kalitate oneko sukalde lanabesak lantzen zituzten.

Familia gutxiko taldetan banatu ohi ziren, bakoitzak buruzagi bana zutelarik.

Iruditegia

  • Ternuako beothuk jendea museo batean oroituak.
    Ternuako beothuk jendea museo batean oroituak.

Bitxikeria

Apaizac obeto espedizioaren txalupak Beothuk izena hartu zuen herri honen oroigarri.

Kanpo estekak

  • Beothuk herriari buruzko orrialdea (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q661423
  • Commonscat Multimedia: Beothuk / Q661423

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85013248
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q661423
  • Commonscat Multimedia: Beothuk / Q661423