Bethany Hamilton

Bethany Hamilton

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLīhuʻe (Hawaii), 1990eko otsailaren 8a (34 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaMyron B. Thompson Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksurflaria, autobiografialaria eta idazlea
Pisua64 kilogramo
Altuera180 zentimetro

bethanyhamilton.com
IMDB: nm1703268 Facebook: SurferBethanyHamilton Twitter: bethanyhamilton Instagram: bethanyhamilton Edit the value on Wikidata

Bethany Melani Hamilton (Lihue, Hawai, 1990eko otsailaren 8a) surflaria da, eta ezaguna 13 urterekin marrazo eraso batetik bizirik atera zelako[1]. Istripu horren ondorioz ezkerreko besoa eta odolaren % 60 galdu zuen, baina istripua gainditu zuen eta gaur egun hainbat surf txapelketatan arrakastaz lehiatzen da.

Biografia

Haurtzaroa

Bethany Hawaien jaio zen 1990eko otsailaren 8an, bere aita Tom (1948ko irailaren 13an jaioa) eta bere ama Cheri Hamilton (1952ko otsailaren 14an) dira.[2][3] Bi anaia nagusi ditu; Noah Hamilton (1981ko abenduaren 7koa) eta Timothy Hamilton (1986ko ekainaren 14koa).[3] Bethanyk etxean jaso zituen ikasketak, bere amak irakatsi zion ez zeukalako lanik eta bere aitak kafetegi baten lan egiten zuen. Bere aitak eta amak etxez mugitu ziren Estatu Batuetatik Hawaira aukeren bila.[4] Bere aitak eta amak irakatsi zioten surf egiten 4 urterekin, 8 urte zituenean bere lehenengo txapelketan parte hartu zuen, “Rell Sun” Oahu irlan Makaha hondartzan. Bi kategoriatan lehiatu zuen, 7-9 urteko taula laburrean eta 7-9 urteko taula luzean, eta biak irabazi zituen.[5] 9 urterekin lortu zuen bere lehenengo babeslea, 1999. urtean Rip Curl marka hasi baitzen Bethany patrozinatzen.[6][5] 2000ko otsailean Haleiwa Menehune urteko hogeita hirugarren txapelketan parte hartu zuen eta lehenengo postua lortu zuen 11 urtetik beheko kategorian, 15 urtetik beheko kategorian lehenengo gelditu zen, eta azkenik 12 urtetik beheko kategorian bigarren gelditu zenean, bere ibilbide profesionala hasi zuen.[7] Rip Curl babesleak prozesu osoan lagundu zion surflari profesional bat bihurtu aurretik.

Erasoa

2003ko urriaren 31an Bethany Kauaieko hondartzara joan zen Alana (bere laguna), Byron (Alanaren neba) eta Holt Blanchardegaz (Alanaren aita).[8] Kostaldetik 300 metro urrundu ziren. Bethany eta Alana tauletan etzanda zeuden, Bethany ezkerreko eskua eukan uretan sartuta, marrazo tigre batek besoa erauzi egin zionean; odolaren % 60 galdu zuen.[9] Alanaren familiari esker Bethany ospitalera bizirik aliegatu zen, Bethanyren aitari ebakuntza bat egin behar zioten bere belaunean baina ebakuntza-gela behar zutenez, Bethanyren aitaren ebakuntza atzeratu egin behar izan zen, eta ospitalera iritsi bezain azkar ebakuntzari ekin zioten. Ebakuntza amaitu zenean Bethany egoera kritikoan zegoen, eta ezkerreko eskua guztiz galdu zuen.[10]

Erasoaren ostean

Istripua gertatu eta 10 astera, surfean hasi zen berriro. Surfean hasi ahal izateko taula egokitu behar izan zuen, lodiagoa eta sinpleagoa izan zedin, eta horrez gain eskuleku bat ezarri zion.[11] Baina surf egiten hasi zenean, huts egin zuen eta ez zuen berriro surfik egin gura. Denbora pasa zen eta bere aitak, Tomek, erakutsi zizkion beretzat ziren eskutitz batzuk, bera miresten zuten pertsonek eginikoak, eta horren ondorioz hasi zen berriro surf egiten.[12]

Bizitza Pertsonala

Gaur egun oraindik ere Alanaren lagunik onena da, ikastolan ezagutu ziren eta afizino berbera zutenez, surfean ibili dira biak batera.[13] 2013ko abuztuaren 18an Adam Dirks-egaz ezkondu zen. 2015ko ekainean izan zuten euren lehenengo semea, Tobias deitutakoa, 2018ko martxoan euren bigarren semea euki zuten, Wesley Philip deitutakoa eta 2021ko otsailean euren hirugarren semea izan zuten, Micah deitutakoa.[14]

Soul Surfer

2004. urtean Bethanyk autobiografia bat argitaratu zuen Soul Surfer: A true story of Faith, Family, and Fighting to Get Back on the Board (Arima surflaria: taulara bueltatzeko fedearen, familiaren eta borrokaren istorio erreal bat), liburu honek lehenengo salmenta-postuetan amaitu zuen. Hiru urte geroago, 2007, Becky Baumgartnerek film labur bat egin zuen bere istorioan oinarritua, hainbat jaialditan proiektatu zena. 2011. urtean film bat egin zen Bethanyri buruz.[15] Film hau Sean McNamarak zuzendu zuen eta Anna Sophia Robek antzeztu zuen pertsonaia nagusiaren papera, Bethanyrena.[16]

Liburuak

Liburua Autorea Argitaratutako urtea
Be Unstoppable Bethany Hamilton 2016
Soul Surfer Bethany Hamilton

Richard Bunschuh

Sheryl Berk

2014
Ask Bethany: Bethany answers over 200 questions of girls like you Bethany Hamilton 2014
Ask Bethany: Updated Edition 2016
Soul Surfer devotions Bethany Hamilton 2011
Ask Bethany: FAQs: Surfing, Faith and Friends Bethany Hamilton 2007
Surfing Past Fear Bethany Hamilton 2022
Rise Above: A-90 day devotional Bethany Hamilton 2007
Body and Soul: A Girl’s guide to a fit, fun and fabulous life Bethany Hamilton 2014
Body Soul Bethany Hamilton 2014
Soul Surfer: Das Andachtsbuch Bethany Hamilton 2016
One True God, 80 Devotions: A 180-Degree Life Chainging 80 devotions Bethany Hamilton 2020

Txapelketak

Urtea Txapelketak Sailkapena Lekua
1998 Rell Sunn Menehune 1. Australia
2002 Open Women's Division of the NSSA 1. U.S
2004 NSSA National Competition 1. Australia
2005 NSSA National Competition 1. U.S
2006 NSSA National Championship: 18-and-under Finalist 5. U.S
2006 Hawaii Team Highlights 4.

3.

U.S
2007 NSSA Regionals 1. U.S
2007 T & C Pipeline Women's Pro 1. U.S
2008 US Open of Surfing—Huntington Beach, California 5. U.S
2008 Roxy Pro Surf Festival—Phillip Island 3. Australia
2008 ASP's World Qualifying Series 14.
2009 Rio Surf International in Rio de Janeiro 3. Brasil
2009 WSL's World Qualifying Series 14. Peru
2009 Billabong ASP World Junior Championship 2. Australia
2009 World Cup Sunset Beach 13. U.S
2010 Rip Curl Pro Portugal 9. Portugal
2011 Rip Curl Women's Pro Bells Beach 13. Australia
2012 Telstra Drug Aware Pro 9. Australia
2012 Rip Curl Cup Padang Padang Indonesia
2012 Swatch Girl's Pro France 37. Frantzia
2013 Supergirl Pro 9. U.S
2014 Hurley Australian Open 37. Australia
2014 Surf 'n' Sea Pipeline Women's Pro 1. U.S
2015 Swatch Women's Pro 13. U.S
2016 Fiji Women's Pro 3. Fiji
2016 Swatch Women's Pro 13. U.S
2017 Wahine Pipe Pro 17. U.S
2017 Outerknown Fiji Women's Pro 9. Fiji
2018 Surf Ranch Pro–Lemoore, CA 13. U.S
2018 Beachwaver Maui Pro 13. U.S
2020 Sydney Surf Pro 17. Australia
2021 Nissan Super Girl Surf Pro 33. U.S
2021 HIC Pipe Pro 13. U.S
2022 Billabong Pro Pipeline 9. U.S

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) HOLD. (2019-03-11). «▷ BETHANY HAMILTON - 【 Descubre su apasionante historia 】» Hold Surf (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  2. «Bethany Hamilton > Información, Biografia, Archivo, Historia.» WIKIDAT (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  3. a b (Gaztelaniaz) Historias de superación: Bethany Hamilton | Venzo CRM. 2019-09-19 (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  4. (Gaztelaniaz) Hawái, Bethany Meilani Hamiltonsurfista hawaiana Nacimiento8 de febrero de 1990Lihue Estados Unidos; Hamilton, Estados UnidosCónyugeAdam DirksPadresThomas R.; Hamilton, Chenlyn HamiltonFamiliaresHermanos: Noah; ESPY, Timothy HamiltonPremiospremio. «Bethany Hamilton - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  5. a b (Gaztelaniaz) «"Bethany M. Hamilton, una vida se superación personal" por José Antonio Molero Benavides» www.gibralfaro.uma.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  6. (Gaztelaniaz) «Bethany Hamilton, nuestra deportista del mes» Dryfing 2020-10-26 (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  7. (Gaztelaniaz) HOLD. (2019-03-11). «▷ BETHANY HAMILTON - 【 Descubre su apasionante historia 】» Hold Surf (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  8. (Gaztelaniaz) HOLD. (2019-03-11). «▷ BETHANY HAMILTON - 【 Descubre su apasionante historia 】» Hold Surf (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  9. (Gaztelaniaz) de 2022, Por Emmanuel Baldo3 de Marzo. «De ser atacada por un tiburón y perder el brazo a los 13 años, a estar entre los deportistas más influyentes del mundo: la historia de resiliencia de Bethany Hamilton» infobae (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  10. (Gaztelaniaz) «Bethany Hamilton: ? La historia de la surfista que perdió un brazo y siguió» Biosurfcamp 2018-11-26 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  11. (Gaztelaniaz) Bethany Hamilton sobrevivió el ataque de un tiburón para triunfar como surfista - UNANIMO Deportes. 2021-09-17 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  12. (Gaztelaniaz) HOLD. (2019-03-11). «▷ BETHANY HAMILTON - 【 Descubre su apasionante historia 】» Hold Surf (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  13. (Gaztelaniaz) Rule, Surfer; Rule, Surfer; Rule, Surfer. BethanyHamilton y Alana Blanchard amigas desde niñas - SURFER RULE. (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  14. (Gaztelaniaz) «Descubre más sobre Bethany Hamilton» Famous Birthdays (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  15. (Gaztelaniaz) «Bethany Hamilton: ? La historia de la surfista que perdió un brazo y siguió» Biosurfcamp 2018-11-26 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  16. (Gaztelaniaz) SensaCine. Todo el reparto de la película Soul Surfer. (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).

Kanpo estekak

  • http://www.myspace.com/surferbethanyhamilton
  • https://web.archive.org/web/20190523102713/http://www.heartofasoulsurfer.com/
  • http://www.myspace.com/heartofasoulsurfer
  • https://www.facebook.com/SurferBethanyHamilton?sk=wall&filter=2https://web.archive.org/web/20160304075958/http://flash.sonypictures.com/downloads/homevideo/affirmfilms/soulsurfer_guide.pdf
  • https://web.archive.org/web/20160304075958/http://flash.sonypictures.com/downloads/homevideo/affirmfilms/soulsurfer_guide.pdf
  • http://www.chasingthefrog.com/reelfaces/soulsurfer.php
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q234216
  • Commonscat Multimedia: Bethany Hamilton / Q234216

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 258879303
  • ISNI: 0000000380107934
  • GND: 131425889
  • LCCN: no2004106026
  • NDL: 00989697
  • Wd Datuak: Q234216
  • Commonscat Multimedia: Bethany Hamilton / Q234216