Bevis Marks sinagoga
Bevis Marks sinagoga | |
---|---|
Ondasun Ingelesa | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Hiria | City of London |
Koordenatuak | 51°30′52″N 0°04′44″W / 51.5145°N 0.079°W / 51.5145; -0.079 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1701 |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1064745 |
Webgune ofiziala | |
Bevis Marks sinagoga (ingelesez: Bevis Marks Synagogue, ofizialki Qahal Kadosh Sha'ar ha-Shamayim (hebreeraz: קָהָל קָדוֹשׁ שַׁעַר הַשָׁמַיִם, "Kongregazio Santuaren Zeruko Atea") Erresuma Batuko sinagoga zaharrena da. City of Londongo Aldgaten dago.
Historia
Sinagoga 1701ko irailean inauguratu zen eta Londresko sefardi komunitatearekin lotuta dago. 1738an, teilatua suteak suntsitu zuen. 1749an berreraiki zen. 1992an apirilaren 10ean Londresen izandako IRAren Baltic Exchange aurkako atentatuaren ondorioz alboko kalteak izan zituen eta 1993an berriro ere Bishopsgateren aurkako atentatuarekin. Leheneratu egin zuten. XVIII. mendeko jatorrizko egitura gehienak gaur egun gordetzen dira.[1] Hau 300 urtetan funtzionamenduan egon den Europako sinagoga bakarra da. I. graduko monumentu gisa sailkatua dago.
Iruditegia
- Sarrera nagusia.
- Barruko ikuspegi orokorra.
- Goiko solairua.
- Iturria.
Erreferentziak
- ↑ http://news.bbc.co.uk/2/hi/uk_news/5076900.stm
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Webgune ofiziala.
- (Ingelesez):Sefardi musika Londresen.
- Datuak: Q851924
- Multimedia: Bevis Marks Synagogue / Q851924