Biorreta
Biorreta | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Biorretako ingurunetako aireko ikuspegia, 2020. urtean | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Lizoainibar-Arriasgoiti |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Biorreta |
Posta kodea | 31484 |
Herritarra | biorretar, beorietar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′20″N 1°25′39″W / 42.872194°N 1.427478°W / 42.872194; -1.427478 |
Garaiera | 772 metro |
Distantzia | 32,8 km (Iruñetik) |
Biorreta[1][a] (artzibarreraz: Beorieta)[b] Lizoainibar-Arriasgoiti udalerriko Arriasgoiti ibarreko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
1950an jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak biorretarrak (artzibarreraz: beorietarrak) ziren.
Izena
Biorreta edo Beorieta toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Behorieta (1366)
- Beorieta (1366)
- Biorieta (1800)
- Viorieta (1800)
- Biorreta (1892)
- Beorieta (1975)
- Biorreta (1996)
Historia
1366 baino lehentxeago hustu zen. XV. mendean, Zuntzarrengo bizilagunek hartzen zituzten beren urak eta larreak. 1800 baino lehen, berriro arduratu zen. 10 biztanle zituen 1852an, 15 1887an, 10 1930ean eta 4 1940an. Ez da agertzen ondorengo izendegi batean ere. Nafarroako Baso Ondarekoa da.
Oharrak
- ↑ /bi.oréta/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirugarren silaban - ↑ /be.oɾiéta/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirugarren silaban
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalako webgune ofiziala
- Datuak: Q12255267