Birsortze historiko

Gasteizko guduaren antzezpena.
Intxortetako guduaren antzezpena.

Birsortze historikoa (ingelesez living history) beste garai bateko gertakisunak bizi berritzeko antzezpena da. Gertaera gudu bat edo edozein une historiko zehatza izan daiteke. Antolaketa hauen helburuak desberdinak izaten dira: ideologikoak, pedagogikoak, ondo pasatzeko ekintzak, turistikoak askotan...[1]

Historia

Horrelako ekintzak ez dira berriak: historikoki ere eginak izan dira. Esaterako, Antzinako Erroman Naumakiak egiten ziren, itsas guduak gogorarazteko. Erdi Aroan zaldun guduek batzutan gai historikoak izaten zituzten, gehienetan Erromarekin lotuta. XIX. mendean Ingalaterran, Viktoriar Aroan, Erdi Aroarekin lotutako antzezpenak egiten ziren.[1]

Euskal Herrian

Horrelako ekintzak Euskal Herrian ere sarritan egiten dira. Adibidez:

  • Armentia: Gasteizko guduaren antzezpena.[2]
  • Andoain: Gerra karlistaren gertaeren antzezpena.[3]
  • Donostia: 1813ko sutearen eta hiriaren txikizioaren antzepena urtero egiten da.[4]
  • Getaria: Joan Sebastian Elkanoren eta bere gizonen helduera 1522an Sanlucar de Barramedara munduari bira eman ondoren. Lau urtetan behin antzezten da.[5]
  • Elgeta: Intxorta mendien guduaren antzezpena.[6]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. a b .
  2. .
  3. .
  4. .[Betiko hautsitako esteka]
  5. .
  6. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q657069
  • Commonscat Multimedia: Reenactments / Q657069

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300265214
  • Wd Datuak: Q657069
  • Commonscat Multimedia: Reenactments / Q657069