Bost faktoreko nortasun-eredu

Bost faktoreko nortasun-eredua
Artikulu hau eredu psikologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Big Five».

Psikologian, bost faktoreko nortasun-eredua[1] (edo soilik big five) nortasun-ezaugarrien taxonomia edo sailkapen bat da, nortasunaren bost dimentsioen konposizioa bere zentzurik zabalenean aztertzen duena. Faktore horiek esperimentalki aurkitu zituzten pertsona batzuek besteengandik egiten zituzten nortasun-deskribapenei buruzko ikerketa batean,[2] nahiz aurretik aipamenak izan. Bost faktoreak hauek dira:

  • esperientziarekiko irekitasuna (asmatzailea/bitxia vs. sendoa/zuhurra) O
  • arreta handia (eraginkorra/antolatua vs. bitxia/arduragabea) C
  • kanporakoitasuna (soziablea/kementsua vs. bakartia/erreserbatua) E
  • adeitasuna (lagunkoia/errukiorra vs. desafiatzailea/bihozgabea) A
  • neurotizismoa (sentikorra/urduria vs. erresistentea/segurua) N

Bost ezaugarri edo faktore nagusiak honela izendatu ohi dira: O faktorea (Openness edo esperientziarekiko irekitasuna), C faktorea (Conscientiousness edo arreta handia), E faktorea (Extraversion edo kanporakoitasuna), A faktorea (Agreeableness edo adeitasuna) eta N faktorea (Neuroticism edo neurotizismoa). Bostek "OCEAN" akronimo mnemoteknikoa osatzen dute. O faktoreari buruzko eztabaida dago, batzuetan "adimena" deitzen dena. Faktore horietako bakoitza ezaugarri-multzo espezifikoago batean datza. Adibidez, E faktoreak hainbat ezaugarri ditu, hala nola soziabilitatea, emozioen bilaketa edo emozio positiboak.[3]

Bost faktoreak nortasunaren eredu deskribatzailea dira, eta psikologoek hainbat metodologia garatu dituzte pertsona batengan bost ezaugarri horiek ebaluatzeko.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
  2. Goldberg, LR. (1992). «The development of markers for the Big-five factor structure» Psychological Assessment 4 (1): 26–42.  doi:10.1037/1040-3590.4.1.26..
  3. Matthews, Gerald; Deary, Ian J.; Whiteman, Martha C.. (2003). Personality Traits. (2. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 978-0-521-83107-9..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q378132
  • Commonscat Multimedia: Big five personality traits / Q378132

  • Identifikadoreak
  • GND: 7684009-8
  • LCCN: sh2010010174
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q378132
  • Commonscat Multimedia: Big five personality traits / Q378132


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.