Bougainvilleko Eskualde Autonomoa

Bougainvilleko Eskualde Autonomoa
Autonomous Region of Bougainville
 Papua Ginea Berria
Administrazioa
Estatua Papua Ginea Berria
Izen ofizialaAutonomous Region of Bougainville
ISO 3166-2PG-NSB
HiriburuaBuka (hiria)
Geografia
Koordenatuak6°S 155°E / 6°S 155°E / -6; 155
Azalera9.384 km²
Demografia
Biztanleria349.358 (2011)
Dentsitatea26,6 bizt/km²

Bougainvilleko Eskualde Autonomoa (ingelesez: Autonomous Region of Bougainville) Papua Ginea Berriko 22 probintzietako bat da, eskualde autonomo estatusa duena. Bougainville eta hurbileko beste uharte batzuk hartzen ditu. 9.384 kilometro koadroko eremua du, eta 2011n 249.358 biztanle zituen[1]. Hiriburua Buka da.

Bougainvilleko lur azpia aberatsa da oso, eta urre eta kobre erreserba erraldoiak ditu. Pangunako meatzea munduko handienetakoa izan da. Hala ere, ustiapenaren etekin ekonomikorik ez jasotzeagatik, eta ingurumenaren kalteak etxean sufritzeagatik matxinatu ziren herritarrak. Bougainvilleko Armada Iraultzailea sortu zuten, eta meatzea ixtea lortu zuten atentatuen bidez. Gerra latza izan zuten eta NBEren laguntzari esker erreferenduma egin zen 2019an, Papua Ginea Berritik askatzeko.[2] Independentziaren aukerak irabazi zuen % 98,31ko aldeko botoekin.

Erreferentziak

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman biztan izeneko erreferentziarako
  2. «Estatu bat ernaltzen Ozeanian» Berria 2016-09-09.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q18826
  • Commonscat Multimedia: Autonomous Region of Bougainville / Q18826

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 137378002
  • LCCN: n97066368
  • NKC: ge128804
  • SUDOC: 027377237
  • Lekuak
  • OSM: 3777380
  • TGN: 1000817
  • Wd Datuak: Q18826
  • Commonscat Multimedia: Autonomous Region of Bougainville / Q18826


Papua Ginea Berria Papua Ginea Berriko probintziak Papua Ginea Berria

Lur Garaiak eskualdea: Simbu · Ekialdeko Lur Garaiak · Enga · Hela · Jiwaka · Hegoaldeko Lur Garaiak · Mendebaldeko Lur Garaiak
Uharteak eskualdea: Bougainville · Ekialdeko Britainia Berria · Manus · Irlanda Berria · Mendebaldeko Britainia Berria
Momase eskualdea: Ekialdeko Sepik · Madang · Morobe · Sandaun
Papua eskualdea: Erdialdeko probintzia · Golkoa · Milne badia · Iparraldeko probintzia · Mendebaldeko probintzia · Hiriburu Nazionalaren Barrutia