Buranako dorrea

Buranako dorrea
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Kirgizistan
Koordenatuak42°44′47″N 75°15′01″E / 42.746476°N 75.250382°E / 42.746476; 75.250382
Map

Buranako Dorrea (kirgizeraz: Бурана мунарасы) Txui haranean, Kirgizistango iparraldean dagoen minarete handi bat da. Balasagun hiri historiakoaren azken aztarna da. IX. mendekoa da. Kanpoko eskailera batek eta dorrearen barruan eskailera aldapatsu eta sigi-saga batek minaretearen goialdera igotzeko aukera ematen die bisitariei.[1]

Kokapena

Bixkek herrialdeko hiriburutik 80 kilometro ekialdera dago, Txui barrutian, Tokmok hiritik gertu.

Ezaugarriak

Asia erdialdeko mota honetako lehen eraikinetako bat da. Minaretearen jatorrizko altuera 45 metrokoa izan zen. Gaur egun, dorreak 24,6 metroko altuera du, ordea; gainerako zatia XV. mendeko lurrikara batean jaitsi zen.[2]

Aztarnategia

Dorrea, hilarriekin, lur-mugimenduekin eta gaztelu baten eta hiru mausoleoren erorkinekin batera, bederatzigarren mendearen amaieran Karakhanidsek ezarri zuten Balasagun hiri zaharretik geratzen den guztia da.

Iruditegia

  • Dekorazio zehaztasunak.
    Dekorazio zehaztasunak.
  • Eskailera kiribila dorrearen barruan.
    Eskailera kiribila dorrearen barruan.
  • Petroglifo bat.
    Petroglifo bat.
  • Dorrearen inguruko estelak edo Balbalak.
    Dorrearen inguruko estelak edo Balbalak.

Erreferentziak

  1. https://www.unusualtraveler.com/a-visit-to-burana-tower-in-kyrgyzstan/
  2. https://nomadsland.travel/es/before-you-go/kyrgyzstan/sights/burana-tower

Ikus, gainera

  • Suyab

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q852032
  • Commonscat Multimedia: Burana tower / Q852032

  • Wd Datuak: Q852032
  • Commonscat Multimedia: Burana tower / Q852032