Californio

Ez nahasi Kalifornioarekin.
Mexikoren lurralde-bilakaera 1821etik.

Californio, monarkia hispanikoaren garaian eta Mexikoko lehen 38 urteetan herrialde independente bezala, Alta Californiako biztanleak eta Kaliforniako penintsulako biztanleak identifikatzeko erabiltzen den termino bat da, 1848tik AEBren mende dagoen lurralde bat Estatu Batuetako Esku-hartze Gerraren ondoren. Okupazio gerra honen ondoren, terminoa, Kalifornia Behereko penintsulako biztanleen jentilizio bezala erabiltzen jarraitzen da, mexikar izaten jarraitu zuena.

Calofornioen artean nekazaritza kolonoen ondorengoak eta hauen laguntzaileak zeuden. Gehienak jatorri mistokoak ziren, gehienetan mestizoak (europarrak eta jatorrizko amerikarrak), Ameriketako Estatu Batuetako filmeek eta bestelako liburuek ematen zuten irudiaren aurka, Zorroa kasu. Gutxi ziren espainiar "puruak", penintsulakoak edo kreoleak izan. Espainiarrek, eta geroago, mexikar funtzionarioek, Mexiko iparraldeko eta mendebaldeko probintzietako jendea animatu zuten, baita Hispanoamerikako beste toki batzuetako jendea ere, bereziki Peru eta Txilekoa, Kalifornian kokatzeko, beranduago, mexikar hiritartasuna emango zietela aginduz.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2285219
  • Identifikadoreak
  • NCL: 003530377
  • Wd Datuak: Q2285219