Carrie Ingalls

Carrie Ingalls

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMontgomery konderria (Maryland), 1870eko abuztuaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaKeystone, 1946ko ekainaren 2a (75 urte)
Hobiratze lekuaDe Smet Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: diabetes mellitusa
Familia
AitaCharles Ingalls
AmaCaroline Ingalls
Ezkontidea(k)David Swanzey (en) Itzuli  (1912ko abuztuaren 1a -  1938)
Anai-arrebak
ikusi
  • Mary Ingalls
    Laura Ingalls Wilder
    Grace Ingalls
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
JarduerakTipografoa
Jasotako sariak
ikusi
  • National Cowgirl Museum and Hall of Fame

Find a Grave: 3953 Edit the value on Wikidata

Caroline Celestia Ingalls Swanzey, ezagunagoa Carrie Ingalls izenez (Montgomery konderria, Maryland, AEB, 1870eko abuztuaren 3a – Keystone, AEB, 1946ko ekainaren 2a) estatubatuar tipografoa izan zen. Caroline eta Charles Ingallsen hirugarren alaba izan zen.

Laura Ingalls idazle eta erreportari nabarmenak ahizpa txiki zuen, zeinek Little House on the Prairie (Landako etxe txikia) liburu autobiografikoan bere familiaren bizitza kontatu zuen. 1935ean argitaratu zen lehen liburua, Garth Williamsek ilustratua

1970eko hamarkadan ospea izan zuen Little House on the Prairie (Landako etxe txikia) telesailak. Carrie Ingalls familiako hirugarren alaba zen.

Biografia

Carrie Ingalls Swanzey txikia, mehea eta hauskorra zela esaten zuten, eta, Lauraren liburuen arabera, Ingalls familiako kide gehienek bezala, bizimodu gogorra bizi izan zuen, 1880-1881eko negu gogorraren ondorioz. Carrie Ingalls ez zegoen beti gaixorik, baina ez zuen inoiz osasun fisiko sendorik izan bere bizitzan. Hainbat tokitara joan zen helduaroan, klima erosoago baten bila, hala nola, Colorado eta Wyoming.[1]

Charles Ingalls familiaren Dakotako lehen etxea
De Smet eskola, De Smet-eko lehen eskola

1912an, David N. Swanzey alargunarekin ezkondu zen. Amaorde bihurtu zen Swanzeyren bi seme-alabentzat: Mary eta Harold.[2][3] Harold izan zen aitari Rushmore mendia tailatzen lagundu zuen langileetako bat, eta bere izena monumentuaren azpiko granitozko hormetan aurki daiteke.[4] Geroago, auto-istripu batean hil zen Keystonen, Hego Dakotan, 1938ko apirilaren 9an.[4] David senarra ere hil zen 1938an.[3]

Zaintzaile

Grace ahizparen laguntzarekin, Carrie Ingalls Swanzeyk Mary ahizpa itsua zaindu zuen, ama 1924an hil ondoren.[5]

Heriotza

Grace eta Laura bezala, Swanzeyk ere diabetesa izan zuen, eta Keystoneren (Hego Dakota) gaixotasun horren ondorioz hil zen, 1946ko ekainaren 2an, 75 urte zituela.[5][6] De Smet hilerrian lurperatu zuten.[7]

Komunikabideetan

Carrie telebista eta zinema egokitzapenetan aktore hauek interpretatu zuten:

  • Fikzioan Lindsay Greenbush eta Sidney Greenbush bikiak interpretatu zuten, Little House on the Prairie (Landako etxe txikia) telesailean eta haren zinema-ondorioetan
  • Haley McCormick, Beyond the Prairie: The True Story of Laura Ingalls Wilder

Iruditegia

  • Ingalls familia
    Ingalls familia
  • Ingalls ahizpak: Carrie, Mary eta Laura
    Ingalls ahizpak: Carrie, Mary eta Laura
  • Carrie Ingalls hilerrian
    Carrie Ingalls hilerrian
  • Ingalls familia hilerrian
    Ingalls familia hilerrian
  • Ingalls etxea eta museoa
    Ingalls etxea eta museoa


Erreferentziak

  1. Pechan, Bev. (3 July 1991). «Laura Ingalls' younger sister lived in Keystone» Rapid City Journal (Rapid City, SD).
  2. Txantiloi:Cite magazine
  3. a b Pechan, Bev. (3 July 1991). «Laura Ingalls' younger sister lived in Keystone» Rapid City Journal (Rapid City, SD).
  4. a b «Three killed, three injured in Hills accidents» The Rapid City Daily Journal (Rapid City, SD) 17 April 1939.
  5. a b Pechan, Bev. (3 July 1991). «Laura Ingalls' younger sister lived in Keystone» Rapid City Journal. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":23" defined multiple times with different content
  6. (Ingelesez) «Swanzey funeral at 2 P.M., DST» Rapid City Journal 5 June 1946.
  7. (Ingelesez) «Memories of Ingalls family live on through Laura Ingalls Wilder pageant» Rapid City Journal 4 July 1976.

Kanpo estekak

  • Carrie Ingalls-en orria
  • Ingalls familiari buruz (Sarah S. Uthoff)


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3174148
  • Commonscat Multimedia: The Ingalls / Q3174148

  • Wd Datuak: Q3174148
  • Commonscat Multimedia: The Ingalls / Q3174148