Champagne (eskualde historikoa)

Xanpaina Frantziako antzinako eskualdeen artean.
Xanpainako armarria.

Champagne[1] Frantziako eskualde historikoa da, gaur egun Xanpaina-Ardena eskualde gehiena osatzen duena.

XII. mendearen hasieratik konderri titulua edukita, Erdi Aroan ospetsu bilakatu zen Xanpaina Europa osoan azokengatik. Bertako kondea, Tibault IV.a 1234an, Nafarroako errege bihurtu zen, Tibault I.a izenarekin. Izan ere, Antso VII.a ondorengorik gabe hiltzean, erregetza bere arrebaren semearengana, Tibaltengana hain zuzen ere, eskualdatu zen. Beraz, hurrengo urteetan Nafarroako erregeak Xanpainako kondeak ere izan ziren, harik eta Nafarroako eta Frantziako erregea zen Luis I.a Xanapainako dukerria Frantziako koroarekin lotu zuen arte. Hurrengo erregeak, batik bat Karlos II.a, Xanpaina berriro bereganatzen saiatu arren, ez zuten lortu.

Ikus, gainera

  • Xanpainako kondeen zerrenda
  • Frantziako eskualde historikoak
  • Xanpainera

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren 151. araua: Espainia-Frantzietako eskualdeen izenak.. EIMAk Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak lanean Xanpaina proposatzen du

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q273827
  • Commonscat Multimedia: Champagne (province) / Q273827

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 240700445
  • BNE: XX456114
  • BNF: 11936039z (data)
  • GND: 4009728-6
  • LCCN: n81005153
  • SUDOC: 027285057
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • TGN: 7001090
  • Wd Datuak: Q273827
  • Commonscat Multimedia: Champagne (province) / Q273827


Frantziako eskualde historikoak

Alsazia • AngoumoisAnjouArtoisAunis • Auvernia • Beaujolais • Berry • BearnoBorboierria • Borgoina • Bretainia • Champagne • Comtat VenaissinDofinerriaFlandriako konderriaFoixForez • Franche-Comté • GaskoiniaGuiena • Frantziako Uhartea • Hainauteko konderriaKorsikaLanguedocLandau • Limousin • Lorrena • Lyonerria • Maine • MarcheNafarroa BehereaNivernaisNormandiaOrleanerriaPertxe • Pikardia • Poitou • Proventza • RoussillonSaintongeTurenaTrois-Évêchés