Compiègneko Armistizioa

Armistizioa izenpetu ondoren hartutako argazki bat. Armistizioak Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion. Eskuinetik ezkerrera: George Hope, Ferdinand Foch eta Sir Rosslyn Wemyss.
The New York Timeseko azala Armistizioaren Egunean, 1918ko azaroaren 11n.

Compiègneko Armistizioa Lehen Mundu Gerrako Mendebaldeko Fronteari amaiera eman zion menia izan zen. Entente Hirukoitzaren eta Alemaniar Inperioaren artean sinatu zen, 1918ko azaroaren 11n, goizeko 5:20an; hala ere, goizeko 11:00k arte ez zen indarrean sartu. Hori zela eta, 1918ko azaroaren 11ko armistizioa izena ere ematen zaio.

Alemaniari ezarritako baldintza gogorrek (geroago Versaillesko Itunean berretsiak) gatazkak piztu zituen herritarren artean, eta 1920ko hamarkadatik aurrera mugimendu nazionalisten aurrerapenari lagundu zien, baita Hitlerrek boterea lortzeko ere.

Pertsonaia garrantzitsuak

Entente hirukoitzaren sinatzaile guztiak militarrak ziren:

  • Ferdinand Foch frantziar mariskala, aliatuen komandante gorena.
  • Maxime Weygand jenerala, Foch-en Estatu Nagusiaren agintaria (1940ko armistizioan komandante gorena).
  • Rosslyn Wemyss almirantea, Itsasoko lehen lorda, britainiar ordezkaria.
  • George Hope kontralmirantea, britaniar itsas armadaren ofiziala.
  • Jack Marriott kapitaina, britaniar itsas armadaren ofiziala.

Alemaniar Inperioaren izenean:

  • Matthias Erzberger, politikari zibila.
  • Alfred von Oberndorff kondea, Kanpo Harremaneko ministerioaren ordezkaria.
  • Detlof von Winterfeldt, armadako jeneral handia.
  • Ernst Vanselow, armadako kapitaina.

Weygand jenerala ez da armistizioaren frantziar kopian ageri.

Baldintzak

Armistizioaren sinadura. Ezkerretik eskuinera: Ernst Vanselow, Alfred von Oberndorff, Detlof von Winterfeldt (kaskoduna) eta Jack Marriott. Mahaiaren aurrean zutik: Matthias Erzberger, Alemaniako ordezkaritzako burua. Mahaiaren atzean, George Hope eta Sir Rosslyn Wemyss itsas armadako britainiarrak; eta Frantziako ordezkariak, Ferdinand Foch mariskala (zutik) eta Maxime Weygand jenerala.

Armistizioaren termino nagusiak hauek dira: [1]

  • Dokumentua sinatu eta sei ordu pasa eta gero, frontean bake osoa egotea.
  • Alemaniar armadak Frantziatik, Belgikatik, Luxenburgotik eta Alsazia-Lorrenatik berehala alde egitea.
  • Rhin ibaiaren mendebaldeko lurraldetik hogeita hamar kilometrora ibaiaren ezkerreko ertzaren ekialdeko desmilitarizazioa; Mainz, Koblenz eta Köln hiriez gain, aliatuek eta AEBetako tropek okupatu zituzten.
  • Alemaniak Ekialdeko Frontean okupatutako lur guztietatik alde egitea.
  • Brest-Litovskeko itunaren (Errusia) eta Bucarestko itunaren (Errumania) gaitzespena.
  • Alemaniako itsas armadaren errendizioa.
  • Material hau guztia aliatuei ematea: 5.000 kanioi, 25.000 ametrailadora, 3.000 mortero, 1.700 hegazkin, 5.000 lokomotora eta 150.000 tren bagoi.

Erreferentziak

  1. Rudin, Armistice, 1918 (1967) 426-7 orr.

Kanpo estekak

  • Armistizioa ingelesez, frantsesez eta nederlanderaz .
  • Europako mapa Armistizioaren Egunean omniatlas.com-en