Contrebia Belaisca
Contrebia Belaisca | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Contrebia Belaiscako aztarnategi arkeologikoa | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Zaragozako probintzia |
Aragoiko udalerria | Botorrita |
Koordenatuak | 41°31′N 1°02′W / 41.52°N 1.03°W / 41.52; -1.03 |
Azalera | [convert: invalid number] km² |
Historia | |
Garaia | K.a. V mendea |
Uztea | K.a. 49 |
Kultura | Belloak |
Contrebia Belaisca Hispania Citeriorreko oppidum zeltiberiarra izan zen, gaur egungo Botorrita udalerriko (Zaragozako probintzia) Cabezo de las Minas eremuan kokaturik izan zena[1].
Historia
Contebacom Bel izenaz ere agertu izan da hainbat agiritan. Indusketa arkeologikoek erakutsi dute belloek eraiki zutena K.a. V mendean. Hasieran funtzio militarra izan zuen eta ondoren herria garatuz joan zen. Muinoaren gailurrean multzo arkeologiko nabarmena izan zuen, dirudienez funtzio politiko-erlijiosoa izan zuena. Harresiak eta zanga batek inguratzen zuten. Inguruko hiri administratiboa izatera iritsi zen; Senatua zeukan eta biltzar legegilea ere bai[1].
Zeltiberiar Gerren barnean (K.a. I mendean) Tiberio Sempronio Graco prokonsul erromatarrak hiria setiatu, konkistatu eta biztanleak masakratu zituen eta K.a. 49. urtean Julio Zesar berak gidaturiko legioek Contrebia erabat suntsitu zuten[2]. Harresiaren inguruan katapultek jaurtitako harrizko bola handiak aurkitu dira.
Botorritako brontzeak
1970. hamarkadatik aurrera zeltiberierazko idatziak dituzten brontzezko lau xafla aurkitu dira, "Botorritako brontzeak" izenaz ezagutzen direnak[3]. Bertan agertzen da, besteak beste, Contrebia Belaisca izena. Francisco Villar eta Carlos Jordán ikerlarien ustetan, bertako epaitegiko artxiboak izan litezke.
Iruditegia
- Botorrita II brontzea, zeltiberieraz idatzitako brontzezko xafla.
- Botorrita I brontzea, zeltiberieraz idatzitako brontzezko xafla.
- Pisua.
- Zeramikazko kálathos bat. Kalathos-a iberiar zeramikaren ohiko ontzi mota bat da.
Erreferentziak
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Contrebia Belaisca | Web Oficial del Ayuntamiento de Botorrita (Zaragoza). (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Contrebia Belaisca» tesauros.mecd.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Contrebia Belaisca, la joya de Botorrita» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Contrebia Belaiscari buruzko informazioa Botorritako udalaren webgunean
- Datuak: Q2995989
- Multimedia: Contrebia Belaisca / Q2995989