Dejan Majstorović
Dejan Majstorović | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2016) Irudi gehiago | |||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Stari Banovci (en) , 1988ko apirilaren 22a (36 urte) | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | eskolta | ||||||||||||||||||||||
Dejan Majstorović, alfabeto zirilikoz Дејан Мајсторовић, (Stari Banovci (Serbia), 1988ko apirilaren 22a) saskibaloi jokalari profesional serbiarra da, eta gaur egun, Nazioarteko Saskibaloi Federazioaren (FIBA) gizonezkoen banakako 3x3 sailkapenean munduko 2. postuan dago[1]. Novi Sad Al-Wahda eta Serbiako gizonezkoen 3x3 selekzioan jokatzen du[2].
3x3. Ibilbidea
Majstorović FIBA 3x3 World Tour-en jokatzen hasi zen 2013ko ekainean[3]. Arabiar Emirerri Batuetako Novi Sad Al-Wahda taldean jokatzen du.
Serbiako selekzioa
Majstorović Serbia ordezkatzen du 3x3 saskibaloian. Urrezko bi domina irabazi zuen FIBA 3x3 Munduko Txapelketan, 2016an Txinan eta 2017an Frantzian[4], eta zilarrezko domina, 2014ko Errusiako txapelketan. FIBA 3x3 World Cup 2017ko MVP izendatu zuten, eta FIBA 3x3 World Cup 2017 Txapelketako Talderako hautatu zuten[5].
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Serbiako taldearekin Letoniakoaren (urrezkoa) eta ROC taldearen (brontzezkoa) atzetik sailkatuko dira. Hauek osatuko dute Serbiako taldea: Dušan Domović Bulut, Dejan Majstorović, Aleksandar Ratkov eta Mihailo Vasić-ek[6][7].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | 03 ! | Saskibaloia 3x3 gizonezkoa[8]. |
Saskibaloi ibilbidea
Majstorovićek bere jaioterriko Dunav taldean jokatu zuen saskibaloian Serbiako Saskibaloi B Ligan (2. maila) 2015-16 denboraldian.
Sariak eta lorpenak
- Bitan FIBA 3x3 World Tour irabazlea: (2014, 2015)
Banakakoa
- FIBA 3x3 Munduko Kopako MVP saria: 2017
- FIBA 3x3 Munduko Kopako Txapelketako Taldea: 2017
- FIBA 3x3 World Tour Shoot-Out Lehiaketako irabazlea: 2014
Erreferentziak
- ↑ FIBA 3x3 Individual World Rankings
- ↑ Serbia men's national 3x3 team
- ↑ Majstorović 3x3 Planet Profile
- ↑ Serbia's men and Russia's women win FIBA 3x3 World Cup 2017
- ↑ MVP Majstorovic headlines men's Team of the Tournament at FIBA 3x3 World Cup 2017
- ↑ «Dejan Majstorović» olympedia.org 2021-12-28an begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Dejan Majstorović»[Betiko hautsitako esteka] Olympics.com 2021-12-28an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Saskibaloia, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
Kanpo estekak
- Majstorović 3x3 Planetaren profila
- Eurobasket
- Dejan Majstorović
- Dejan Majstorović Instagramen
- Datuak: Q30500827
- Multimedia: Dejan Majstorović / Q30500827