Demonizazio

Demonizazioa edota satanizazioa delakoa desinformazio edo gertaeren eta deskribapenen aldaketan oinarritutako teknika erretorikoa eta ideologia da. Politika, literatura, eta batez ere kazetaritza eta propaganda arloetan maiz ematen da. Demonizazioaren bitartez erakunde politikoak, pentsamoldeak, herrialdeak, alderdi politikoak, kulturak, hizkuntzak, erlijioak eta beste hainbat kaltegarriak eta txarrak direla aurkeztu nahi da, demonizazioa bultzarazten duenak bere burua zuritu eta jendearen aurrean modu positiboan aurkeztea helburu du, bai eta gainontzekoen ideiak edo siniskerak ustez okerrak direla sinistuaraztea ere.

Euskal Herrian demonizazioaren adibide garbiena espainiar nazionalismoak eusko abertzaletasuna eta bereziki ezker abertzalenaren aurka burututako demonizazioa izan da, baita euskara nahiz euskal kultura gutxiesteko helburuaz burutu duena ere.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q378901
  • Wd Datuak: Q378901