Disjuntore

Bi polodun miniaturazko disjuntorea
Polo bateko miniaturazko lau disjuntore

Disjuntorea konexio-tresna mekanikoa da, zirkuituaren baldintza normaletan korrontea ezarri, jasan edo eten dezakeena eta zirkuituaren baldintza ez-normal espezifikoetan (zirkuitulabur kasuan adibidez) korrontea tarte finko batez jasan dezakeena edota eten dezakeena.[1]

Haren funtzionamendu behinena da instalazio edo ekipo elektriko batean isolamendu-failak gertatzen direnean, zirkuitu elektrikoa ireki edo eteteko gai den gailua baita disjuntorea. Zirkuitu elektriko bat gainkorronte edo zirkuitulabur batek eragindako kaltetik babesteko diseinatutako segurtasun elektrikoko gailua da. Oinarrizko funtzioa korronte-fluxua etetea da, ekipoa babesteko eta sute-arriskua saihesteko. Helburu nagusia pertsonen segurtasuna da, akats-ekipoarekin kontaktuan jartzean korronte elektrikoek eragin ez dezaten. Fusible bat behin aritzen da, eta, gero, ordeztu egin behar da; aldiz, disjuntore bat berrezar daiteke (eskuz edo automatikoki) funtzionamendu normalari ekiteko.

Disjuntoreak tamaina eta ezaugarri desberdinetan fabrikatzen dira, korronte txikiko zirkuituak edo banakako etxe-aparatuak babesten dituzten gailu txikietatik hasi eta hiri oso bat elikatzen duten goi-tentsioko zirkuituak babesteko diseinatutako disjuntore handietaraino. Asko erabiltzen dira etxebizitza, industria eta merkatal-gune eta dendetan.


Lehen disjuntorea Thomas Edisonek diseinatu zuen 1879an. William Stanley Jr. ingeniari elektrikoak 1890ean hobetu zuen diseinua. Granville Woods-ek 1900ean asmatu zuen disjuntore automatikoa.

Deskripzioa

Disjuntore magnetotermiko unipolar baten diagrama.

Disjuntore diferentziala pertsonak babesteko elementua da. Transformadore diferentzial bat du (hau da, korrontearen intentsitate-diferentziak detektatzen ditu), nukleo magnetiko bat du, eta nukleo horren inguruan biribilkatuta daude fasea (adibidez, erlojuaren noranzkoan) eta neutroa (aurrekoaren kontrako noranzkoan); horrez gain, detekzio-haril bat du, elektroiman txiki bat elikatzen duena eta desarra egiten duena. Fasetik eta neutrotik korronte kantitate bera igarotzen denean (funtzionamendu normala), fluxu magnetikoa nulua da; beraz, detekzio-harilean induzitutako tentsioak 0 V balio du; lurrerako ihesa gertatzen denean (hirugarren hariaren edo pertsona baten bidez izan daiteke), fasetik korronte osoa igarotzen da, baina neutrotik korronte txikiagoa igarotzen da: fasekoa ken lurrera desbideratu den kantitatea (kantitate hori kasu bakoitzaren araberakoa da); beraz, diferentzia hori desarra eragiten duena baino handiagoa bada, detekzio-harilaren muturren arteko tentsioa nahikoa da deskonexioa eragingo duen elektroimana aktibatzeko.

Erreferentziak

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q211058
  • Commonscat Multimedia: Circuit breakers / Q211058

  • Identifikadoreak
  • NDL: 00571798
  • NKC: ph121365
  • AAT: 300050627
  • Wd Datuak: Q211058
  • Commonscat Multimedia: Circuit breakers / Q211058


  • i
  • e
  • a
Zirkuitu elektrikoak
(Elektrizitatea • Elektronika (Elektronika analogikoa • Elektronika digitala • Mikroelektronika • Nanoelektronika • Optoelektronika • Potentzia-elektronika)
Neurri elektrikoak
(unitatea)
Potentzial diferentzia edo tentsioa (V) • Indar elektroeragilea (V) • Intentsitatea edo korrontea (A) • Eroankortasuna (S/m) • Erresistibitatea (Ωm) • Erresistentzia (Ω) • Erreaktantzia (Ω) • Inpedantzia (Ω) • Konduktantzia (S) • Suszeptantzia (S) • Admitantzia (S) • Karga elektrikoa (C) • Kapazitantzia edo kapazitatea (F) • Induktantzia (H) • Potentzia elektrikoa (W) • Maiztasuna (Hz) • Irabazia (dB) • Balio efikaza
Neurgailuak
Legeak
Elektrizitate iturriak
Korronteak
Eroale eta konexioak
Konexio konfigurazioak
Seinaleak
Osagai elektronikoak
Pasiboak
Aktiboak
Elektromekanikoak
EtengailuaSakagailua • Kommutadorea • ErreleaKontaktorea
Motor elektrikoak
Korronte zuzenekoak
Korronte alternokoak
Motor asinkrono monofasikoa • Motor asinkrono trifasikoaMotor unibertsala
Zirkuitu integratuak
Analogikoak
OsziladoreaAnplifikadore operazionala • 555 tenporizadorea
Digitalak
Ate logikoa • Memoria • MikrokontrolagailuaPUZaGPUa
Mistoak
Zirkuituen diseinua
Zirkuitu-diagramaIkur elektronikoa • Prototipo plaka • Zirkuitu inprimatua • Diseinu elektroniko automatizatua
Arriskuen prebentzioa