Domus de Janas

Sa Figu-ko Domus de Janas, Ittiri

Domus de Janas (euskaraz "Maitagarrien edo sorginen etxea"; batzuen ustez "Jana" Diana jainkosa izan daiteke, bestetik) arroketan zulatutako hilobiak dira. Sardinieraz forrus edo forreddus bezala ezagunak dira. Neolito garaiko eraikinak dira eta Sardinia uhartean zabalduta daude;[1] horregatik, Ozieri kulturarekin loturak izan dira. Dena dela Mediterraneoko beste tokietan ere aurki daitezke horrelako eraikinak.

Banaketa

Esan dugun bezala asko Sardinian eraiki ziren. Orain arte 2400 dokumentatu dira baina asko oraindik-orain lurperatuta daude. Dena dela, Mediterraneoko beste tokietan ere aurki daitezke.

Historia

Haien jatorriaz datu asko ez dago. Espezialisten ustez eraikin horiek bizimodu aldaketa handi baten ondorioa dira. ozieri kultura sedentarioa egin zen eta nekazaritza ikasi zuen. Dena dela, erlijio hau ziur aski kanpotik ekarri zen, agian Ziklade uhartetik. Aurkitutako aztarnen arabera K.a. IV eta III. milaurte artean eraiki ziren. Sedini herrian uharteko handiena dago; haren barrualdea museo etnografiko moduan egokitu da.

Kondairak

Toki horien inguruan kondaira asko sortu dira. Eraikin horietan "jans" izeneko izaki fantastikoak bizi ziren. Jans horiek maitagarri ederrak izan daitezke baina baita ere sorgi beldurgarriak. Jans horiek Domus de Janasetik gauez irtetzen ziren.[1]

Arkitektura

Montessuko Domu de Janasen barrualdea.

Hildakoentzako kobazulo eta hilobi hauek sarritan elkarrekin eraikiak zeuden benetako nekropoliak sortuz. Kokatzeko aukeratzen zituzten tokiak harkaiztsuak izaten ziren. Mediterraneoko beste tokietan aurkitutakoekin konparatuta, Sardiniakoek oso arkitektura landua eta apaingarriak erakusten dituzte. Nolabait, eraikin hauek orain bost mila urteko herri haren bizimodua adierazten digu.

Itxura aldetik, mota asko bereizi daitezke. Batzuek teilatu konikoa dute, adibidez. Barrualdearen oina planoa laukizuzena da eta ateak eta leihoak dituzte. Hormetan sinbolo magiko ugari aurkitu dira, erliebez eginak; ikur ohikoenak zezenaren adarren errepresentazioak dira baina badira ere elementu geometrikoak.[2]

Iruditegia

  • Hormetako irudiak, zezenen adarrak.
    Hormetako irudiak, zezenen adarrak.
  • Lotzoraiko Domus de Janas.
    Lotzoraiko Domus de Janas.
  • Monte Siseriko nekropolia, Putifigari; Domus de Janas baten barrualdea.
    Monte Siseriko nekropolia, Putifigari; Domus de Janas baten barrualdea.
  • Su Crucifissu Mannu
    Su Crucifissu Mannu
  • Arzolas de Goi nekropolia, Nughedu Santa Vittoria
    Arzolas de Goi nekropolia, Nughedu Santa Vittoria

Erreferentziak

  1. a b .
  2. .

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Domus de Janasen inguruko interpretazio sinbolikoa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1238775
  • Commonscat Multimedia: Domus de janas / Q1238775

  • Wd Datuak: Q1238775
  • Commonscat Multimedia: Domus de janas / Q1238775