Doogie Howser, M.D.
Doogie Howser, M.D. | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Steven Bochco |
Izenburua | Doogie Howser, M.D. |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 4 |
Atalak | 97 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | medikuntza-drama, teen sitcom (en) eta komedia dramatikoa |
Iraupena | 23 minutu |
Antzezlea(k) | |
Neil Patrick Harris Max Casella Belinda Montgomery (en) Lawrence Pressman Mitchell Anderson Kathryn Layng Lisa Dean Ryan Lucy Boryer Markus Redmond James Sikking [[Kategoria:Belinda Montgomery (en) antzeztutako telesailak]] | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Steven Bochco |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox Television (en) [[Kategoria:20th Century Fox Television (en) ekoitzitako telesailak]] |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mike Post |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | American Broadcasting Company Telecinco |
Hasiera-data | 1989ko irailaren 19a |
Amaiera-data | 1993ko martxoaren 24a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Doogie Howser, M.D. AEBtako komedia-drama telesail bat da. 1989ko irailaren 19tik 1993ko martxoaren 24ra ABC katean aireratu zen. 4 denboralditan banaturiko 97 atalez osatua dago.
Telesailaren eszena ezagunenetako bat protagonistak (Neil Patrick Harris) atal bakoitzaren amaieran ordenagailuaren pantailaren aurrean eseri eta atal horretan ikasitako bizitzaren lezio berriari buruz idazten duenekoa da.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Douglas "Doogie" Howser (Neil Patrick Harris) nerabea eta doktorea David (James B. Sikking) doktorea eta Katherine Howserren (Belinda Montgomery) semea da. Haurra zelarik leuzemia birritan gainditu, eta esperientzia latz hartatik ere medikuntzarekiko zaletasuna hasi zen. Ondoren haur adimendua zela jabetu ziren, 9 urterekin institutua amaitu, 14 urterekin medikuntzan lizentziatu, eta 16-18 urterekin jada bere aitaren ospitale berberan medikua da.
Aktoreak
- Neil Patrick Harris: Douglas "Doogie" Howser doktorea
- Max Casella: Vincent "Vinnie" Salvatore Delpino, Howserren lagunik onena
- James B. Sikking: David Howser doktorea, Howserren aita
- Belinda Montgomery: Katherine Howser, Doogie Howserren ama.
- Lisa Dean Ryan: Wanda Plenn, Delpinoren institutuko gelakidea eta Howserren neskalaguna
- Lucy Boryer: Janine Stewart, Delpino'ren neskalaguna eta Plennen lagunik onena
- Lawrence Pressman: Benjamin Canfield doktorea, Eastman ospitaleko zuzendaria.
- Mitchell Anderson: Jack McGuire doktorea, Howserren arerio lagunkoia Eastman ospitalean
- Kathryn Layng: Mary Margaret "Curly" Spaulding, Eastman ospitaleko erizaina
- Markus Redmond: Raymond Alexander, Eastman ospitaleko erizain laguntzailea
Kanpo estekak
- Doogie Howser, M.D. teleisailaren sarrera ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Doogie Howser, M.D. teleisailaren IMDBko fitxa irkaurgai (Ingelesez)
- Datuak: Q937913