Dunkeld etxea

Dabid I.a izan zen Dunkeld etxeko errege handiena.

Dunkeld etxea (ingelesez: House of Dunkeld, Eskoziako gaeleraz: Dùn Chailleann), 1034 eta 1286 bitartean Eskoziako erregetzan egon zen dinastia edo familia izan zen.

Etimologia

Gaelerazko Dùn Chailleann izenak "kaledoniarren gotorlekua" esan nahi du.

Historia

Dunkeldeko abadiako apaiz laikoa zen Crínán Malcolm II.a Eskoziakoaren Bethóc alabarekin ezkondu zen eta Duncan I.a jaio zen. Aitona hil zenean erregetza hartu zuen Duncanek, dirudienez aurkaririk ez zuen izan honetarako. Horrela beraz Dunkeld etxeari hasiera eman zion. Hurrengo erregea Macbeth izan zen, Moray etxekoa eta 18 urtez agindu zuten berak eta Lulachek.

1058an Duncan I.aren seme Malcolmek eskuratu zuen erregetza eta Dunkledeko dinastia nagusitu zen berruiz Eskozian hurrengo bi mendetarako. Malcolm III.a Margarita Wessexkoarekin ezkondu zen eta ordutik aurrera Ingalaterrarekiko loturak nagusitu ziren. Beren seigarren semea zen Dabidek iraultza handia ekarri zuen eskoziara, Europako estandarretara bihurtuz. Erreforma gregorianoa ezarri zuen, Frantzia eta Flandriako zaldunak ekarri zituen eta feudalismo militarra sortu zen eta bereziki aipagarria da errege burgoak sortu izana. Planifikaturiko herriak ziren, muga definituak zituzten eta merkatal eskubide bereziak. Hauek izan ziren Eskoziako herrien jatorria. Dabiden egoitza izan ziren hiru errege burgh-ak Edinburgh, Stirling eta Dunfermline izan ziren.

Alexandro III.a ondorengorik gabe hil zenean bukatu zen Dunkeldeko etxearen dinastia. Hiru urtetako biloba bat gelditu zitzaion, Margarita, Erik II.a Norvegiakoaren alaba, eta lau urte beranduag hil zen. Zalantzazkoa da inoiz Eskoziako erregina izendatua izan zen, izan ere Norvegiarren eraginaren beldur izanik Eskoziako nobleek Eduardo I.a Ingalaterrakoari laguntza eskatu zioten eta gerra zibila sortu zen.

Dunkeld etxeko Eskoziako erregeak


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1590107
  • Commonscat Multimedia: House of Dunkeld / Q1590107

  • Wd Datuak: Q1590107
  • Commonscat Multimedia: House of Dunkeld / Q1590107
  • i
  • e
  • a
Alpin etxea (848-1034)
Dunkeld etxea (1034-1240)
Moray etxea (1040-1058)
Dunkeld etxea (1058-1286)
Fairhair etxea (1286-1290)
MargaritaLehenengo interregnuma
Balliol etxea (1292-1296)
JoanesBigarren interregnuma
Bruce etxea (1306-1371)
Estuardo etxea (1371-1707)
Roberto II.aRoberto III.aJakue I.aJakue II.aJakue III.aJakue IV.aJakue V.aMaria I.aJakue VI.a** • Karlos I.a** • Karlos II.a** • Covenanter • Protektoratua • Karlos II.a** • Jakobo VII.a** • Gilen II.a** eta Maria II.a** • Ana**