EZ ate logikoa
SARRERA A | IRTEERA EZ A |
0 | 1 |
1 | 0 |
EZ edo NOT ate logikoa ezeztapen logikoa inplementatzen duen zirkuitoa da eta egia-taulan irudikaturik dagoen moduan lan egiten du. Sarrera (1) denean irteera (0) balioa du, eta sarrera (0) bada, irteera berriz, (1).
Ikurrak
Ikurrak irudikatzeko bi modu daude, lehenengoa "ikur militarra" erabiliz eta bigarrena, berriz, "ikur angeluzuzena" erabiliz:
Hardwarearen deskribapena
EZ ate logikoak TTL zein CMOS zirkuitu integratuekin bateragarriak dira. CMOS 4000 serieko EZ ate logiko estandarra 4049 zenbakiduna da. 4049k sarrera bateko sei ate logiko independente dakartza (ikus bedi irudia).
Inplementazioa
EZ funtzioa NMOS 1 zein PMOS 2 transistoreekin inplementatu daiteke.
Aukera gehiago
EZ-ETA ate logikoak konbinatuz 3, EZ funtzioa betetzen duten zirkuituak egin daitezke.
Ikusi gainera
- EDO ateak
- ETA ateak
- EZ-EDO ateak
- EZ-ETA ateak
- ALA ateak
- EZ-EDO esklusibo ateak
Kanpo estekak
- Datuak: Q664575
- Multimedia: NOT gates / Q664575